Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Baztan-Bidasoako turismoa dinamizatu eta promozionatzeko

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Turismo arloan formakuntza, dela Lanbide Heziketa-Goi zikloan, diplomaturan, graduan edo graduondokoan.
  • Euskalduna izatea (C1 maila egiaztagarria).
  •  B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea.

Horiez gain, positiboki baloratuko da toki edo foru administrazioarekin, diru laguntzekin esperientzia. Frantses eta ingeles hizkuntzatan B2 titulua edukitzeak ere puntuak emango ditu.

Zazpi hilabetetarako kontratua eskainiko da.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «BAZTAN BIDASOAKO TURISMO DINAMIZATZAILEA» izanen da.  Epea 2023eko uztailaren, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko informazio edo argibide gehiago nahi izanez gero info@cederna.es helbidera idatzi dezakezue.

Por | 2023-06-25T09:10:51+00:00 junio 25th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Baztan-Bidasoako turismoa dinamizatu eta promozionatzeko