Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean (Leitzaldea-Larraunaldea) industria eta energia dinamizatzeko

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Igeniaritza arloan edota ekonomian/enpresan formakuntza, dela graduan edo graduondokoan.
  • Euskalduna izatea (C1 egiazatagarria).
  • B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea.

Horiez gain, positiboki baloratuko dira enpresa industrialekin, administrazio publikoarekin, diru laguntzen kudeaketarekin edota dinamizazio prozesuekinn esperientzia.

Aldi baterako kontratua eskaintzen da, egoeraren arabera kontratu mugagab bilakatu daiteke

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «MENDIALDEAKO INDUSTRIA ETA ENERGIA DINAMIZATZAILEA» izanen da.  Epea 2023eko uztailaren 13an, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

Por | 2023-07-02T17:37:02+00:00 julio 2nd, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean (Leitzaldea-Larraunaldea) industria eta energia dinamizatzeko