CEDERNA GARALUR Elkarteak 135 ekintzaile babesten ditu; horiek 2022ko lehen seihilekoan 50 enpresa martxan jarri dituzte Nafarroako Mendialdean.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 50 enpresa sortzen lagundu du 2023ko lehen seihilekoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak batera finantzatutako Nafarroa Ekintzailea Sareko bazkide gisa ekintzailetza laguntzeko ematen dituen zerbitzuen barnean.

Zehazki, 135 ekintzaileri (72 emakume eta 63 gizon) eman die laguntza eta aholkularitza; horiek 50 enpresa jarri dituzte martxan eta 56 lanpostu sortu dituzte.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 49 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 1 sozietate mugatu gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Lehenengo seihilekoan, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 73 enpresari (48 emakume eta 25 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 59 enpresari ere (26 emakume eta 33 gizon).

Halaber, bi ekintzailetza-mahai antolatu dira, “Autoenplegua, enplegurako aukera bat” gaia hartuta bost lantegi, eta beste lantegi bat “Ekintzailetza-esperientziak lehen pertsonan” gaia hartuta, eta ekintzailetzari laguntzeko 22 foro edo ekimenetan parte hartu edo lagundu dugu.

Horiez gain, ekintzaileei eta autonomoei bideratutako 9 tutorial eman dira, modu telematikoan, fiskalitateari, fakturazioari eta online bidezko izapideei buruzkoak

Por | 2023-07-18T06:50:55+00:00 julio 18th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en CEDERNA GARALUR Elkarteak 135 ekintzaile babesten ditu; horiek 2022ko lehen seihilekoan 50 enpresa martxan jarri dituzte Nafarroako Mendialdean.