Teknologia- eta gizarte-trebetasunak lantzeko lantegia, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta, Nafarroako Mendialdeko lehen sektorearentzat.

  • ‘Landa Nafarroa lotu’ lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak hiru teknologia-lantegi, bezeroei arreta emateko bi lantegi eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisautza-jarduerak dibertsifikatzeari buruzko lau lantegi programatu ditu. Jarduera guztiak doakoak dira, eta online izanen dira iraila eta urria bitartean.

Irailean, urrian eta azaroan, Cederna Garalur Elkarteak teknologia- eta gizarte-trebetasunak hobetzeko lantegi-ziklo berri bat programatu du, lehen sektoreari eta tokiko merkataritzari bideratuta. Jarduera guztiak doakoak dira eta online izanen dira.

Teknologia-lantegiei dagokienez, Cederna Garalur Elkarteak 3 lantegi antolatu ditu: Googleren Suitea lantzeko hastapena, irailaren 22an eta 29an, eta urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 12:30etik 14:30era; “Aurkezpen eraginkorrak CANVArekin”, urriaren 16an, 23an, 30ean eta azaroaren 6an, 12:00etatik 14:00etara; eta “Saldu Interneten online denda bat ireki gabe” lantegia, azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an (ostirala), 12:30etik 14:30era.

Horrez gain, Cederna Garalur Elkarteak bezeroei arreta emateko trebetasunak hobetzeko bi jarduera berri jarriko ditu abian: irailaren 12an, 14an eta 15ean eta 26an, 28an eta 29an, 14:30etik 17:30era; eta tokiko negozioak dibertsifikatzeko eta hibridatzeko lau lantegi, urriaren 3an, 5ean, 6an eta urriaren 9an, 10ean eta 11n, azaroaren 7an, 8an eta 9an eta azaroaren 14an, 15ean eta 16an, 14:30etik 17:30era.

Interesdunek izena eman dezakete 607678745 edo 948206697 telefono-zenbakietara deituta, raldaz@cederna.es helbidera idatzita edo Cederna Garalur Elkartearen http://www.cederna.eu/eus/ webgunearen bitartez.

Jarduera horiek “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuaren ekintzen parte dira, eta Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Zona Media erakundeek parte hartzen dute. “Landa Nafarroa lotu” Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.

Argibide gehiagorako:

  • Raquel Aldaz. Proiektuetako teknikaria. : 607678745. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
Por | 2023-09-01T12:30:25+00:00 septiembre 1st, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Teknologia- eta gizarte-trebetasunak lantzeko lantegia, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta, Nafarroako Mendialdeko lehen sektorearentzat.