«Tokiko kontsumo jasangarriaren alde», «Despentsa ehuntzen» proiektuaren bideo berria

Bideoan, Zangozaldeko ekoizleek kontsumitzaileei kontatzen diete zergatik den hain garrantzitsua hurbil duguna kontsumitzea. 

Azken egunotan bolo-bolo dabil Zangozaldean «Jakiak ehuntzen» proiektuaren barnean  kaleratutako lehen bideoa. Bertan, Nafarroako lurralde horretan elikagaiak ekoizten dituzten hainbat pertsonak kontsumitzaileei azaltzen diete zergatik den hain garrantzitsua erosketa-saskia hurbileko produktuekin betetzea 

Aurizberri, Orbaizeta, Orbara, Lakabe, Itzaltzu, Agoitz eta Oibarreko zenbait ekoizlek bost minutuz azaltzen dute zer egiten duten eta zer ekarpen egiten dioten lurraldeari, gure ekonomiari eta gure osasunari. Horiek guztiak agertzen dira Zangozaldeko ia 30 ekoizleekin «Jakiak ehuntzen»-ek osatu duen katalogoan.   Cederna Garalurren webgunean kontsulta daiteke:  

Jakiak Ehuntzen proposamenak tokiko elikadura-sistema sustatzen du Zangozako Merindadean (Nafarroako Pirinioak, Pirinioaurrea eta Zangozaldea). Helburua da jaten ematen diguten, herriei bizia ematen dieten eta paisaia duten pertsonak ikusaraztea; eta, horretaz gain, lurraldeak eskaintzen dizkigun elikagaien aberastasun eta aniztasun guztia balioan jartzea, eta haren barneko banaketa eta kontsumoa bultzatzea.

 Jakiak Ehuntzen eta Cederna Garalurrek sare sozialetan hedatuko dute bideoa, eta, haren bidez,  bertatik bertara ezagutu dezakegu kalitatezko eta gertuko elikagaiak egiten dituzten pertsona horien guztien lana eta motibazioa. 

 Izan ere ohar gaitezke hurbileko merkataritzan erosketa-saskia betetzen dugun bakoitzean, gure bizilagunek ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditugun bakoitzean, gure herriak eta ingurunea bizirik mantentzea aukeratzen ari garela. 

 Bideoa honako hauen laguntzarekin egin da: Cederna Garalur, Innova Programa (Nafarroako Kutxa Fundazioak eta «La Caixa» Fundazioak sustatua), Daniel eta Nina Carasso Fundazioa (Lurraldekako Elikadura Sistemak 2022ko deialdiaren bidez). Gainera, Entretantos Fundazioaren eta Gu Pirinioaren laguntza teknikoa izan du.

 «Jakiak Ehuntzen»-en hurrengo lana logistika proiektu pilotu bat izanen da, Zangozaldeko tokiko produktuen mugikortasuna bultzatzeko. 

 Informazio gehiago tejiendoladespensa@cederna.es eta tf:  607679903 

 

Por | 2023-11-14T10:42:26+00:00 noviembre 9th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en «Tokiko kontsumo jasangarriaren alde», «Despentsa ehuntzen» proiektuaren bideo berria