Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldiko LGPko landa-garapenerako proiektuetarako laguntzen lehen deialdia ireki du.

Zenbateko osoa milioi bat euro baino gehiago da, Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatua.

  • Deialdia 2024ko urtarrilaren 22an itxiko da.

Azaroaren 10ean, Nafarroako Gobernuaren Aldizkari Ofizialak Nafarroako Mendialderako toki-garapeneko ekimenetarako laguntzen lehen deialdia eman zuen argitara, 2023-2027 aldirako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia berriari dagokiona. Eskariak bidaltzeko epea 2024ko urtarrilaren 22an itxiko da, 9:30ean.

Deialdi honek, 1.115.648 €-rekin hornituta, hainbat berrikuntza garrantzitsu ditu: alde batetik, inbertsioaren gaineko laguntzaren ehunekoa; deialdi honetan, % 30ekoa izanen da proiektu produktiboetarako, eta % 70ekoa proiektu ez-produktiboetarako. Halaber, aldi horretan, laguntzaren muga 60.000 €-raino igo da, baita deialdira aurkeztu ahal izateko nahitaezkoa den gutxieneko inbertsio lagungarria ere: 20.000 €-koa izanen da. Azkenik, aurrekontuko partidaren % 50 gorde da proiektu produktiboetarako.

Beste batzuetan bezala, laguntza horiek produkzio-ekimenak (helburua izanik ekonomia-jarduera sustatzea) edo proiektu ez-produktiboak (helburu sozialekin edo zerbitzu publikoak hobetzeko helburuarekin) dinamizatu nahi dituzten pertsona fisikoei, enpresei, toki-erakundeei, fundazioei eta erakunde profesionalei bideratuta daude.

Nolanahi ere, proiektuek bat etorri beharko dute Nafarroako Mendialdeko 2023-2027 aldirako TGPEan identifikatutako ardatz estrategikoetakoren batekin: enplegua eta ekonomia-jarduera sortzea eta finkatzea; natura-baliabideak efizienteki erabiltzea; ondare kulturala, historikoa, arkitektonikoa eta ingurumenekoa; zerbitzu publikoak hobetzea; genero-berdintasuna eta gizarteratzea.

Laster, Cederna Garalur Elkarteak www.cederna.eu/eus/ webgunean argitaratuko du informazio guztia.

‘Cederna Garalur’ TGPE Nafarroako Gobernuaren eta EBren LGENF funtsen finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko 2023-2027 Programaren bitartez.

Argibide gehiago:

  • Edurne Elso. LGPko teknikaria. Telefonoa: 669 704 506. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es

 

Por | 2023-11-10T13:39:05+00:00 noviembre 10th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldiko LGPko landa-garapenerako proiektuetarako laguntzen lehen deialdia ireki du.