Ekintzailetza osasungarria Nafarroako Mendialdean; despopulazioaren aurkako errezeta.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatutako ‘Nafarroako Ekintzailetza Osasungarrirako Gida’k (berriki argitaratua) negozio-proiektu bat gauzatzeko eta finkatzeko baliabide publiko eta pribatu nagusiei buruzko oinarrizko informazioa jasotzen du. Cederna Garalur Elkartea partaide izan da dokumentu horretan.

Aholkularitza, prestakuntza, talentu-bizkortzaileak, finantzaketa, nazioartekotzea… Entsalada ekintzaile baten antzera, dokumentu honek ekintzaile bati bere negozio-ideia abian jartzea eta, ondoren, hedatzea erraztuko dioten oinarrizko osagaiak jasotzen ditu, ekintzailearen hazkundea sendotuz. Osagai gisa, kapitulu bakoitzak baliabide publikoak eta Cederna Garalur Elkartea kide duen Nafarroa Ekintzailea Saretik sostengu teknikoa ematen duten entitateak eta erakundeak jasotzen ditu.

Sare horren barnean, 2014az geroztik, gure Elkarteak 9.176 kontsultari erantzun die eta 1.810 ekintzaileri baino gehiagori eman die aholkularitza.  Horren guztiaren ondorioz, hamar urte hauetan 778 enpresa berri eta852 lanpostu berri sortu dira Nafarroako Mendialdean. Horrez gain, 1.365 enpresari arreta eman zaie haien finkatze-fasean.

Lan horren osagarri, Cederna Garalur Elkarteak prestakuntza-programa bat du enpresek Ogasunarekiko izapideak egin ditzaten. Halaber, Cederna Garalur Elkartearen eskualdeko agentziek enpresa-mintegi ugari koordinatzen eta dinamizatzen dituzte Nafarroako Mendialdean; Agoizko, Irunberriko eta Eloko zentroak eta Leitzako Mimukai ekintzailetza-zentroa, kasurako.

Tokian tokiko enplegua dinamizatzen duen esperientzia dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak bi zerbitzu berri gehitzea proposatu zion Nafarroa Ekintzailea Sareari: negozioen errelebo poltsa, enpresa tradizionalak belaunaldi berriei eskualdatzea ahalbidetzen duena; eta enplegu publikoko poltsa, negozio publikoen kudeaketa pribatuko eskaintza guztiak jasotzen dituena (aterpetxeak, jatetxeak eta kirol-instalazioak, kasurako), horiek ere ekintzailetzarako aukera izanik.

Zerbitzu horiek Nafarroako “Ekintzailetza Osasungarrirako Gida”n agertzen direnekin osatzen dira, eta Nafarroako Mendialdeko ekonomia-ehuna indartzen, gure herrietan tokiko biztanleria sendotzen eta despopulazioa saihesten laguntzen dute.

Informazio gehiago:

 

Por | 2023-12-05T08:16:30+00:00 diciembre 5th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Ekintzailetza osasungarria Nafarroako Mendialdean; despopulazioaren aurkako errezeta.