Nafarroako Tokiko Ekintza taldeek herritarrentzako digitalizazio-baliabideen gida aurkeztu dute.

“Landa Nafarroa lotu” lankidetza-proiektuaren barnean garatuta, xedea du landa-eremuko biztanleen trebakuntza digitala bultzatzea.

Digitaliza zaitez. Doako baliabide digitalak” izenburupean, EDER, TEDER, Nafarroako Erdialdea partzuergoek eta Cederna Garalur Elkarteak landa-lurraldeetako herritarrei bideratutako digitalizazio-baliabideen gida kaleratu dute.

Doako eta erabilera libreko prestakuntza-baliabide digitalen lineako inbentarioa da, gaitasun  digitalak, oinarrizkoak eta aurreratuak eskuratzeko eta indartzeko, ezagutza digitalerako bidea etengabeko ikaskuntzaren bitartez landuz.

Gidak 602 baliabide ditu guztira: tutoretza-bideoak, informazio-pilulak, online-ikastaroak eta beste formatu digital batzuk, bost arlotan multzokatuta: informazioa bilatu, edukiak sortu, arazo informatikoak konpondu, komunikazioa eta segurtasuna.

Jasotako jarduerak Herritarrentzako Gaitasun Digitalen gaineko Europako Esparruaren (DIGCOMP) sailkapenaren arabera antolatuta daude; horrela, erabiltzaileei aukera ematen zaie beren helburuak finkatzeko, dauden testuingurura eta egoerara egokitzeko eta etengabeko Ikaskuntzako Ingurune Pertsonala sortzeko.

Baliabide digitalen gida “Landa Nafarroa lotu” proiektuaren webgunean dago eskuragarri www.conectanavarrarural.org.

Baliabide digitalen gida “Landa Nafarroa lotu” lankidetza-proiektuaren barnean landutako jarduera da. Proiektu horretan EDER, TEDER eta Nafarroako Erdialdea partzuergoek eta Cederna Garalur Elkarteak parte hartzen dute. “Landa Nafarroa lotu” proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren finantziazioa du, 2014-2020 aldirako Landa Garapeneko Programaren bidez.

Informazio gehiago hemen:

  • Teder Elkartea : agro.teder@montejurra.com
  • EDER Partzuergoa: leader@consorcioeder.es
  • Cederna Garalur Elkartea.: ljamar@cederna.eu
  • Erdialdea Garatzeko Partzuergoa: esther@zonamedia.org
Por | 2023-12-05T09:41:50+00:00 diciembre 5th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Tokiko Ekintza taldeek herritarrentzako digitalizazio-baliabideen gida aurkeztu dute.