Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 117 lanpostu sortzen lagundu zuen 2023an.

Nafarroa Ekintzailea Sarearen barnean, Elkarteak 249 ekintzaileri eman zien laguntza, eta Nafarroako Mendialdean 104 enpresa eta 117 lanpostu berri sortzen lagundu zuen.

2023an, Cederna Garalur Elkarteak 104 enpresa sortzen lagundu zuen Nafarroako Mendialdean; horren ondorioz, 107 pertsonek alta eman zuten urtean zehar langile autonomo gisa. Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek kofinantzatzen duen Nafarroa Ekintzailea Sareko erakunde bazkide gisa gure elkarteak ekintzailetza babesteko ematen dituen zerbitzuen barnean egindako lana da.

Halaber, Elkarteak 249 ekintzaileri eman zizkien laguntza eta aholkularitza: 143 emakume eta 106 gizon.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 100 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu ziren, eta 4 merkataritza-sozietate gisa edo lan-sozietate gisa.

Laguntza jaso duten pertsonen kopuruak nabarmen egin zuen gora aurreko urtearekin alderatuta (217 ekintzaileri egin zitzaien arreta), eta handitu egin zen, halaber, sortutako enpresen kopurua (2022an 99 sortu ziren) eta sortutako enpleguena (2022an 113 sortu ziren). Datu horiek agerian uzten dute Nafarroako Mendialdean landa- ekintzailetza goraka ari dela.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk 

2023. urtean zehar, bi urte baino gutxiago dituzten 128 enpresari laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, eta bi urte baino gehiago dituzten 92 enpresari. Alde horretatik, nabarmendu behar da, aurreko urteetan bezala, 2023an handitu egin zela gero eratuta zeuden enpresen aholkularitza- eta laguntza-eskaera; laguntzak izapidetzeko, une bakoitzean indarrean dauden arauetara egokitzeko eta enpresen jarduerak dibertsifikatzeko eta finkatzeko.

Bestalde, 2 ekintzailetza-mahai antolatu eta burutu ziren; “Autoenplegua, enplegurako bestelako aukera bat” izeneko 6 lantegi; “Ekintzailetza-esperientziak lehen pertsonan” izeneko 3 lantegi; eta ekintzailetzarekin zerikusia zuten hainbat ekitalditan parte hartu genuen eta horiek dinamizatu genituen, besteak beste Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Nafarroako Mendialdeko zenbait toki-erakundek sustatutakoak.

Horiez gain, 10 tutorial eman zitzaizkien ekintzaileei eta autonomoei, kolektibo horientzat interesgarriak diren gaiei buruz: “Zer da ziurtagiri digitala, zertarako balio du eta nola lortu?”; “Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko”; “Nola egin zure izapideak Ogasunarekin online ziurtagiri digitalarekin”, eta “Fakturak diseinatu”.

Por | 2024-01-11T12:29:43+00:00 enero 10th, 2024|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 117 lanpostu sortzen lagundu zuen 2023an.