Negozioa Interneten jartzeko eta kudeaketa hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Cederna-Garalurrek

Maiatzean emanen dira Donezteben eta Elizondon

Eskualdea | 2011-05-04 Testua: TTIPI TTAPA

Gizarte-sareei, blogak sortzeari, fakturazioari eta kobrantzei eta kostuen kudeaketari buruzko ikastaroak emanen dira maiatzean Baztan-Bidasoaldean, Cederna-Garalur erakundearen eskutik.

Ikastaroak doakoak dira, “Nafarroa Mendialdea” LGP programak finantzatuta. Xedea dute enpresei beren eguneroko kudeaketan eta enpresak Interneten posizionatzen laguntzea. Horretarako blogak sortzen eta gizarte-sareak baliatzen erakutsiko da, bertzeak bertze.

Honela, “Enpresa marketina eta blogak sortzea” ikastaroa emanen da Donezteben maiatzaren 10, 12, 17 eta 19an, 09:30etik 12:30era. “Enpresa Txiki eta Ertainetako kostuen kudeaketa” ikastaroa ere Donezteben emanen da maiatzaren 11 eta 13an, 09:30etik 12:30era. “Turismo marketina eta blogak sortzea” ikastaroa Donezteben emanen da maiatzaren 16, 18 eta 20an, 09:30etik 13:00etara. “Fakturen eta kobrantzen kudeaketa” ikastaroa maiatzaren 18 eta 20an emanen da Donezteben 09:30etik 12:30era. “Turismo marketina eta blogak sortzea” ikastaroa Elizondon ere emanen da maiatzaren 23, 25 eta 27an, 09:00etatik 13:00etara eta “Enpresa marketinaeta gizarte sareak” ikastaroa Donezteben emanen da maiatzaren 24an eta 26an, 09:30etik 12:30era.

Ikastaroetan parte hartu nahi duenak harremanetan paratu behar du Julia Calvillorekin (Cederna Garalur Elkartea) 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Por | 2011-08-29T06:57:58+00:00 agosto 26th, 2011|Hemeroteca|Sin comentarios