IKT topaketa Lekuberrin

Nafarroako Mendialdeko hamaika enpresa ari dira parte hartzen ‘ETEak & IKT, TOPAKETA TEKNOLOGIKOAK‘ izeneko programan, Cederna Garalur Elkarteak antolatuta.

Nafarroako Mendialdeko ETEentzat antolatutako programa horren barnean talde-topaketak eta banakako laguntza teknologikoak sartu dira, enpresetako kudeatzaileei eta teknikariei soluzio teknologiko bakunak, erabilgarriak eta beren lan-ingurune partikularrera egokigarriak ezagutzea eta ezartzea ahalbidetuko dietenak, enpresa bakoitzari kudeaketa eta barne- eta kanpo-komunikazioa optimizatzea errazte aldera.

Programak bil hilabeteko iraupena izanen du, eta hiru etapatan garatuko da:

Lehena irailaren 19an izan zen, Lekunberriko Ayestaran Hotelean, eta egun osoko iraupenarekin. Horretan, ETEen eta MikroETEen artean ohikoak diren galderei erantzun zitzaien, besteak beste: hobetu eta merkatu al daitezke barne- eta kanpo-komunikazioak?, nola hobetu daiteke lankidetza eta lan bateratua enpresan?, Zer soluzio-mota daude, eta denak ordaindu beharrekoak dira? Horrez gain, praktikoki erakutsi ziren hainbat soluzio teknologiko lorgarri, ezartzen erraz eta oso erabilgarri, baita mugikortasuna errazten duten aplikazioak eta gailuak ere.
Denetara, turismo- eta ostatu-sektoreko, turismo-jardueretako, eta esku-langintzako eta industria-sektoreko 11 enpresa izan ziren topaketa teknologiko horren protagonista.

– Saio horren ondoren, bigarren etapa abiarazi da. Urrian eta azaroaren zati batean, enpresa bakoitzari banakako diagnostikoa eginen zaio: premien analisia, arazoak eta hobetzeko aukerak, IKT bakun eta erabilerrazekin konpon ditzaketenak. Horretarako, bisitak eginen dira enpresetara.  Bisitak eginda, IKT soluzioak inplementatzeko proposamen indibidualizatua landuko da, antzemandako premiak edo hobetu beharrekoak konpontzen laguntzeko.

Bukatzeko, hirugarren etapa jasotzen duen programa azaroaren erdialdean landuko da. Diagnostikoen ondorioak aurkeztuko dira, eta antzemandako alderdi komunak azpimarratuko dira. Enpresek beren kasua aurkeztu ahal izango dute, kasua aztertzeko formatu komuna erabilita.

Por | 2012-10-05T08:13:55+00:00 octubre 5th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en IKT topaketa Lekuberrin