Bidasoako natura bideko Montoia izeneko tunela itxita egonen da urriaren 22tik azaroaren 5era bitartean

Baztan-Bidasoako turismo markak, Uraren Bailarakek, jakinarazi du azaroaren 5era arte Bidasoako natura bideko Montoia tunela (Lesaka eta Endarlatza tartean) itxita egonen dela irisgarritasun- eta segurtasun-lanak egiteko: tuneleko lurzoruan hormigoia botako dute.

Lan horiek Uraren Bailareken bitartez azken urteotan Baztan-Bidasoako udalak egiten ari diren konponketen zati dira, Bidasoako natura-bidearen mantentze- eta hobekuntza-lanen barnean. Udalen iritziz, natura-bide hori turismoarentzat eta mugikortasun jasangarriarentzat estrategikoa da eskualde mailan; izan ere, urtero gero eta erabiltzaile gehiago ditu, eta Ederbidea mugaz gaindiko lankidetza proiektuko txirrindularitza-ibilbide jasangarrien parte da. Proiektua baterako finantzaketa dauka, Interreg VA Europako funtsen bitartez.

Argibide gehiagorako:

  • Irantzu Pastor. ‘Uraren bailarak’ markaren turismo-teknikaria. : 607678682. Posta elektronikoa: baztanbidasoaturismoa@cederna.es
Por | 2018-12-28T08:43:22+00:00 octubre 25th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Bidasoako natura bideko Montoia izeneko tunela itxita egonen da urriaren 22tik azaroaren 5era bitartean