Heldu den maiatzaren 13an Cederna Garalur Elkarteak “Jakiak ehuntzen” proiektuko lantaldeen lehen bilerak deitu ditu. Horietan esku hartzea doakoa izanen da, aldez aurretik izena emanda, helbide honetan: raldaz@cederna.es.
Lehen lantaldea, pertsona eta enpresa ekoizleek osatua, 17:00etan izanen du hitzordua Urrotz Hirian, Zangozako Merinaldeko ekoizleen hainbat merkatu abian jartzeko helburuarekin.
Bestalde, ostalaritzako eta elikagaien merkataritzako enpresei Irunberrin, 15:00etan, egin zaie dei, Zangozako Merinaldeko tokiko produktuak eskaintzen dituzten saltoki txikiak eta ostalaritza bereizteko ekintzak abian jartzeko.
Azkenik, bilera irekia antolatu da Zangozako Merindadeko herritar, enpresa eta entitateentzat Izizen, 17: 00etan, lurralde horretako nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako lanbideek duten gizarte-balioari buruz hausnartzeko.
“Jakiak ehuntzen” proiektuaren helburua da Zangozako Merinaldean tokiko eta sasoiko produktuak banatzeko sare-multzo bat egituratzea, bertako nekazaritzako elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-ekosistema osoa integratuz, ekoizpenetik merkaturatzera eta kontsumitzera, eraldaketatik eta banaketatik igaroz.
“Jakiak ehuntzen” proiektua Cederna Garalur Elkarteak, ‘Daniel y Nina Carasso’ Fundazioak eta Espartza Zaraitzuko Udalak finantzatzen dute.
Argibide gehiagorako:
- Raquel Aldaz. raldaz@cederna.es