Proiektua zaldi-turismoaren inguruan produktu bat sortzera bideratuta dago, proiektuaren barnean definituko diren ezaugarriak beteko dituzten zaldi-ibilbideetan eta ostatuetan oinarrituta; horiei ‘Zaldi Ostatuak’ deituko zaie.
Garatu asmo den sektore berri horren xedea da lanbide berriak sustatzea, eta egun dauden zaldi-enpresen lehiakortasuna hobetzea, baita enpresa-ekimen berriak sortzea bultzatzea ere. Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak sostengatzen duen proiektua da.
Garatutako jarduerak:
- Antola daitezkeen ibilbideak aztertu eta identifikatu.
- Turismora bideratutako zaldi-ibilbideetako premiak eta baldintzak definitu.
- Zaldi Ostatuen Europako Sarearen eskuliburuari eta arautegiari buruzko lehen zirriborroa landu.
- ‘Zaldi Ostatuen Europako Sarea’ identifikazio-marka diseinatu.
- Sektore horren inguruan egin diren esperientziak bertatik bertara bisitatu.
Proiektuaren inguruko berriak kontsulta ditzakezu:
- “Zaldi-turismoaren geroak dituen aukerak Espainian” izeneko jardunaldian parte hartzea
- Cederna Garalur Elkartea Andaluziako Adelquivir tokiko ekintza-taldearekin senidetu da
- “Europako Zaldi Ostatuen Sarea” proiektuko bazkideen bisita aipatu ostatuetara