
Elkartearen gobernu-organoak dira:
- Batzar Nagusia
Elkartearen kide anitzeko organo subirano eta gorena da. Elkartearen kide guztiek osatzen dute, eta berari dagokio Elkartearen dokumentu organiko garrantzitsuak onartzea, baita afera garrantzitsuenak lantzea ere. - Zuzendaritza Batzordea
Elkartearen gobernu, kudeaketa, administrazio eta ordezkapenerako kide anitzeko organoa da, eta entitate honetan dauden talde sektorialetako ordezkariek osatzen dute, honela banaturik: 14 eskualde eta toki-erakundeetako ordezkari, eta 9 batzordekide, elkarte honetako toki-entitate esanguratsuenen ordezkariak. - Batzorde Betearazlea
Batzorde Betearazlea bazkideek edo elkartearen lan esparruko beste pertsona batzuek Elkarteari aurkeztutako proiektuak sustatzen, aztertzen, irizpena ematen, erabakitzen eta bideratzen dituen organoa da, eta honela dago osaturik; toki-entitateetako sei ordezkari, eta zazpi entitate sektorialetakoak, lehendakaria eta lehendakariordea. - Lehendakaria
Lehendakaria elkartearen organo betearazlea da, Elkartearen ordezkapen legala du, kide anitzeko aginte-organoak, eta administrazio eta kudeaketa organoak deitzen ditu eta horien buru da; halaber, horien guztien erabakiak betetzen ditu.