Mendialdean ekonomia suspertzeko plana 2022-12-01T10:11:43+00:00
Iturria: Plazaola Partzuergo Turistikoa. https://https://plazaola.org/
(Iturria: Plazaola Partzuergo Turistikoa . https://plazaola.org/)

Mendialdea Eskualdea osatzen duten Udalek (Arano, Areso, Araitz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitza), Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Cederna Garalurrek, 2022an datozen 3 urteetarako Mendialdea Aktibazio Sozioekonomikoaren Plana jarri dugu martxan.  Lurraldeko eragile nagusiekin modu parte-hartzailean zehazten ari da Plana eta gure eskualdeko ekonomia suspertzeko eta sustatzeko helburua du.

 Lehenengo fasean zortzi sektore ekonomikoren diagnostikoa egin da: Mugikortasun elektrikoa eta konektatuta; Elikadura osasuntsu eta jasangarria; energia berdearen industria; Industria oro har; Medikuntza pertsonalizatua; Turismo jasangarria; Ikus-entzunezko industria; eta Merkataritza eta Ostalaritza. Fase honen amaieran, Planean lantzeko garapen-ahalmen handiena duten bost sektore ekonomiko hautatu dira. Sektoreak honako hauek dira:

  •  Elikadura osasuntsu eta jasangarria
  • Energia berdearen industria
  • Industria, oro har
  • Turismo jasangarria
  • Merkataritza eta ostalaritza

Diseinuaren prozesua itxi baino lehen, Mendialdeko biztanleria osoari irekitako Parte-hartze Foroa egingo da Aktibazio Plana kontrastatu eta ekarpenak jasotzeko.

Plangintza eta proiektuaren egoera

Kronograma

Diagnostikoa

Agirietarako bidea

Agenda

Komunikazioetarako sarbidea

Mendialdeko Aktibazio Plana Nafar Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatuta dago, eskualdeko aktibazio planak prestatzeko eta gauzatzeko 2022ko diru-laguntzaren bitartez, 278E/2022 ebazpenarren arabera.