energia Cederna Garalur 2018-04-11T08:00:48+00:00

Energia aurrezteko eta kudeatzeko zerbitzua

Nafarroako Mendialdeari doako aholkularitza-zerbitzua ematen diogu, eraikin eta instalazio publikoetan, enpresatan eta etxebizitzatan energia-efizientzia hobetzeko.

Energia aurrezteak gure ingurunea zaintzen laguntzen du, gure baliabideak arduraz erabiltzea eskatzen du, diru publikoaren kudeaketa hobetzen du eta negozio-aukerak berriak sortzen ditu.

energia Cederna Garalur eraikinetan eta instalazioetan energia aurrezteko eta energia-efizientzia areagotzeko aholkularitza-zerbitzu bat da, Nafarroako Mendialde osora zabaldua: bai erakunde publiko zein udalentzat, bai kontzeju zein mankomunitateentzat, bai enpresa zein partikularrentzat.

Zerbitzuak helburu bikoitza du: batetik, energiaren faktura murriztea (zenbat gastatzen dugu?), kontratuetako baldintzetan hobekuntzak proposatuz; eta bestetik, eta batez ere, energiaren kontsumoa murriztea (noiz, zenbat, nola kontsumitzen dugu?). Gure zerbitzua modu eraginkorrean emateko, NASEIren laguntza teknikoa dugu. NASEI enpresa ingeniaritza energetikoan, efizientzian eta energia-aurrezpenean da aditua. NASEIk hobekuntzen diseinua eta obra-planak analizatzen eta ebaluatzen ditu eta horien inguruan aholkua ematen du, baina ez du lehiaketetan parterik hartzen; horrela, ‘Energia Cederna Garalur’ zerbitzuaren independentzia eta gardentasuna bermatzen dira.

Energiaren kudeaketak berarekin dakar instalazioen kontsumo energetikoa kontrolatzea, kostuak murrizte aldera. Hori dela-eta, Cederna Garalur Elkartean Nafarroako Mendialdeko erakundeekin, enpresekin eta herritarrekin lan egiten dugu, lurralde jasangarria lortzeko eta ekonomia-aukera berriak sortzeko:

  • Gure basoak baliatuz biomasa ustiatzeko.
  • Enpresa fabrikatzaileen, instalatzaileen eta mantentzaileen eskaintza kualifikatua sortuz, kalitateko eta hurbiltasuneko zerbitzua emango duena.
  • Energiarekin lotura duten gure lurraldeko ekonomia-sektoreekin sinergiak sortuz: fabrikatzaileekin, instalatzaileekin eta erakunde publikoekin.
  • Kostuak murriztuta, enpresen lehiakortasuna hobetuz.
  • Diru publikoaren kudeaketa hobetuz, tokiko inbertsio berriak ahalbidetuta.

‘Energia Cederna Garalur’ zerbitzuak honako zerbitzu hauek ematen ditu:

Informazioa eta difusioa

  • Energia-efizientziako neurriak, herrialdeko eta nazioko erakundeen laguntzak eta subentzioak; besteak beste, IDAErenak.

 Energiaren kudeaketa

  • Instalazioen energia-kontsumoen analisia eta ebaluazioa.
  • Energia-efizientziari buruzko araudiak bete.
  • Bitartekaritza enpresa hornitzaileekin, fabrikatzaileekin eta instalatzaileekin.

Ingeniaritza energetikoa

  • Ziurtapen energetikoak, indarrean dagoen Europako araudiaren arabera.
  • Ikuskaritza energetikoak.
  • Energia-efizientziako eta energia aurrezteko soluzioak ezarri.
  • Obra-planen jarraipena eta horren inguruko aholkularitza.

Efizientzia energetikorako plan zuzentzailea

  • Plangintza estrategikoa epe ertain-luzera
  • Neurriak, kostuak, amortizazio-planak lehenetsi.
  • Jardueren kronograma.
  • Energia-ikuskaritzako txostena.

Prestakuntza

  • Sektoreko profesionalentzat.
  • Azken bezeroarentzat; erakunde publikoak edo enpresak, kasurako.