Zein dira gure helburuak? 2011-08-23T06:56:44+00:00

Gure Elkarteak egindako lanak Nafarroako Mendialdeko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

Horixe da duela hainbat urte ibiltzen hasi ginen bidea, denborarekin hobetuz doan bidea, nortasun propioaren defentsaren bitartez, ekonomia dibertsifikatzea bilatuz, ohiko enpresak hobetuz eta jarduera berria sortuz.

Gero eta erakunde, enpresa eta pertsona gehiago gaude inplikaturik, eta guztiok dakargu gure harri koxkorra, aberastasuna, bizitza eta lana ekarriz, gure ikurritza lortzeari begira: hau da, ‘Nafarroako Mendialdea lan egiteko, bizitzeko eta gozatzeko lekua izaten jarraitzea lortzea’.

Gure estrategiak lau helburu orokor ditu:

  •  Nafarroako Mendialdearen garapena ekarriko duten proiektu berritzaileak eta esperimentalak garatzea.
  • Kalitateko turismo-xedea garatzea.
  • Teknologia Berrien erabilpena lurraldera hurbiltzea, hobetzea eta sustatzea.
  • Lurraldean komunikazioa hobetzea.