Turismo-kalitatea 2018-04-11T08:54:29+00:00

Turismo-kalitatea

2002az geroztik, Cederna Garalur Elkarteak gure lurraldeko sektoreko enpresetan kalitate-sistemak ezartzearen aldeko apustua egin du. Izan ere, badakigu, jakin ere, gure establezimenduen kalitateak izan behar duela Nafarroako Mendialdeko turismo-sektorearen bereizgarritasuna.

Horretarako, ondorengo zerbitzuok ematen ditugu: turismo-kalitateko sistemak ezarri (jarduera onen eskuliburuak eta kalitatearen Q), prestakuntza espezializatua eta turismo-proiektu berritzaileak martxan jarri.

Hori guztia «Nafarroako Mendialdea» turismo-mahaiaren bitartez koordinatzen da.

2002an, Nafarroako Mendialdea Espainiako 9 turismo-xedeetako bat aitortu zuten. Orduz geroztik, Cederna Garalur Elkarteak lankidetza estuan dihardu tokiko eta eskualdeko agintariekin, baita elkarteekin, turismo-partzuergoekin eta establezimenduekin ere, kalitatea izan dadin Nafarroako Mendialdearen zigilu bereizgarria.

Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak enpresa-aholkularitzako zerbitzuak eta prestakuntza espezializatua ematen dizkie Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreko enpresei eta entitateei. Halaber, kalitate-sistemak ezartzen ditu; besteak beste, xedeko kalitate-plana eta kalitatearen Q.

Lau jarduera horiek Nafarroako Mendialdeko kalitate-mahaiaren bitartez koordinatzen dira. Mahaian turismoarekin eta Nafarroako Mendialdearen turismo-garapenarekin lotura duten eragile publiko eta pribatu guztiek hartzen dute esku.

Kalitate-mahaia

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko turismo-kalitatearen mahaia koordinatzen du. Mahai horretan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Mendialdeko eta Ibarretako Batzarretako udalek, Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak eta Bertiz eta Plazaola Turismo Partzuergoek hartzen dute parte.

2002an eratua, xedea da mahaia osatzen duten erakunde guztien arteko topaketa, eztabaida eta solaskidetza sustatzea, sektore horrek gure eskualdeetan egun duen egoerari erreparatuta, Nafarroako Mendialdeko turismo-esparruan estrategiak ezartzeko eta ekintza-ildoei lehentasuna emateko.

2016an, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak gonbidatu zituen gure lurraldean turismo-sektoreak duen egoerari buruzko hausnarketa-jardunaldi batzuetara. Prozesu parte-hartzailea eta ondorioak agiri batean jaso ziren, esteka honetan eskuragarri.

«Nafarroako Mendialdea» xedearen kalitate-plana: SICTED

Cederna Garalur Elkarteak turismo-kalitateko sistemak ezartzea bultzatzen dugu, «Nafarroako Mendialdea» turismo-xedea hobetzeko helburuarekin. Horretarako, aholkularitza eta laguntza teknikoa ematen dizkiegu beren establezimenduen eta zerbitzuen kalitatea hobetu nahi duten toki-erakundeei eta enpresei. Jarduera hori garatzeko, bi lan-ildo ditugu:

Turismo-produktuak sortzea

Cederna Garalur Elkarteak gure eskualdeen aberastasun naturalean, kulturalean, historikoan eta etnografikoan oinarrituta dauden turismo-produktu berriak diseinatzen eta kudeatzen ditu. Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomikorako oso garrantzitsua da turismo-sektorea; hortaz, gaur egungo turismo-sektorea osatuko duen eta balioa areagotuko dion jarduera-eskaintza berri bat sortzea da gure nahia.  Gaur egun, «EDERBIDEA» proiektuan hartzen ari gara parte. Ondorengo horiek dira garatu ditugun beste proiektu batzuk: