RCB – Bileren turismoa 2011-08-31T07:16:40+00:00

Bileren sektorea garapenerako aukera da landa-eremuentzat, eta, zehazki, Nafarroako Mendialdearentzat. Lurraldean dauden hainbat azpiegitura publiko bilerak egiteko erabil daitezke, alternatiba gisa.

Kongresu batean

Hori dela-eta, Cederna Garalur Elkartearentzat bileren egoitzen eskaintza erakargarria egitea produktua garatzeko oinarri ezin hobea da, bilerak landa ingurune eta ingurune natural batean egiteko aproposa.

Orain arte landutako jarduerak.

Nafarroako Mendialdeko azpiegitura publikoek bileren egoitza izateko dituzten aukerak ebaluatzea.

  • Nafarroako Mendialdeak bileren egoitza izateko gaur egun duen egoeraren analisia.
  • Eskuliburua eta arautegia lantzeko prozesua; horietan, bilkurei lotutako turismoaren baldintzak jasoko dira.
  • “Rural Convention Bureau” izeneko marka sortu.

Jarraian, proiektuari buruzko hainbat informazio kontsulta ditzakezu: