Tokiko dinamizazioa 2018-04-10T12:16:51+00:00

Tokiko dinamizazioa eta toki-garapeneko agentziak

Nafarroako Mendialdean, Nafarroako Mendialdetik eta Nafarroako Mendialdearekin lan egiten dugu Nafarroako Mendialdearentzat, gure toki-garapeneko agentzien bitartez.

Ez da erraza Nafarroako Mendialdea bezalako «lurraldeen lurralde baten» toki-garapena kudeatzea. Ondo baino hobeto ezagutu behar dira eskualde bakoitzaren gizarte- eta ekonomia-egoerak, ahuleziak, indarrak eta aukerak, eta epe ertain eta luzerako toki-garapeneko estrategia partikularrak proposatzen jakin behar da, ikuspegi integratzaile batekin, eta erakunde publikoekin, enpresekin eta herritarrekin elkarlan estuan; azken finean, horiek erabakitzen dituzte gure jarduerak, eta gure ahaleginak norantz bideratuko ditugun.

Hori lortuko badugu, ezinbestekoa da eskualdeekin zuzeneko harreman estua edukitzea. Cederna Garalur Elkarteak presentzia handia du eskualdeetan: zortzi toki-garapeneko agentzia ditu, bakoitza «tokiko enplegu- eta garapen-eragile» batek kudeatua; toki-dinamizazioan adituak diren zortzi pertsonaz osaturiko taldea.

Tokiko enplegu- eta garapen-eragileen bitartez, Cederna Garalur Elkarteak gure erkidegoen toki-garapena dinamizatzen du, lurralde bakoitza analizatzen du eta ekonomia- eta gizarte-aukerak identifikatzen ditu. Gure elkarteko langile teknikoen bitartez, finantza-baliabideak lortzen ditu, proiektu berriak sortzen ditu, esperientziak trukatzen ditu, eta azken finean, gure lurraldeak dituen erronkentzat irtenbideak eskaintzen ditu, baliabideak optimizatuz.

Azken batean, gizarte-dinamizazioak lau esparru hartzen ditu barne:

Lurraldearen analisia

  • AMIA analisiak lurraldeka: Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak, Aukerak (erronkak).
  • Ekonomia-, natura- eta kultura-baliabideak identifikatu.
  • Tokian tokiko erakunde publikoekiko lankidetza: udalak, kontzejuak, mankomunitateak eta ibarretako batzarrak.
  • Enpresa eta enpresaburuen elkarteekiko eta elkarte sektorialekiko lankidetza.

Enplegua sustatu

  • Arreta ekintzaileei: ekintzailetzarako orientazioa, harrera egin, negozio-ideiak orraztu.
  • Enpresak finkatzen lagundu.
  • Legeei, zergei, administrazioari, laguntzei eta NEZaren zerbitzuei buruzko informazioa.
  • Enpresa-plana eta bideragarritasun-azterketak.
  • Izapidetzea.
  • Enpresa-hobiak.

Lurralde-berrikuntza: Finantziazio zioa lortu eta proiektuak koordinatu

  • Proiektu-ideiak identifikatu.
  • Eskualde-mailako lankidetza-proiektuak definitu.
  • Eskualde, nazio edo Europako laguntza-programei eta -deialdiei buruzko informazioa eta horien jarraipena.
  • Proiektua martxan jartzeko aholkularitza teknikoa.
  • Proiektuak prestatu eta aurkeztu.
  • Proiektuak koordinatu, kudeatu eta horietan parte hartu.

Tokiko animazioa eta dinamizazioa

  • Eskualde, erregio eta mugaz gaindiko garapen-foroak koordinatu, horietan parte hartu eta horiek dinamizatu.
  • Tokiko partaidetza sustatu tokian tokiko eztabaida-foroetan eta animazio kulturaleko eta sozialeko ekintzetan.
  • Tokiko erakunde publikoekin lankidetza lurraldeko natura- eta kultura-ondarearen defentsan eta horiei balioa ematen.
  • Lankidetza Nafarroako Gobernuarekin Nafarroako Mendialdeari eragiten dioten lurralde-politikak zabaltzen, horietan bitartekaritza egiten eta dinamizatzen.
  • Toki-erakundeei babesa eman haien lurraldeen kudeaketan, defentsan eta jasangarritasunean, eskualde-mailako foroetan duten ordezkaritzaren bitartez: Agenda 21, lurraldea antolatzeko planak, kultura dinamizatzeko planak.
  • LGPrako proiektuen kudeaketan eta tramitazioan lagundu.
  • Prestakuntza-ekintzak martxan jarri, tokiko biztanleriari bideratuta.