Non egiten dugu lan? 2011-08-23T06:46:31+00:00

Cederna Garalur Elkartearen lan-eremua Nafarroako Mendialdea da, Nafarroako Foru Erkidegoaren ipar erdia hartzen duen lurralde zabala. Hedadura 4.900 km2-koa da; 80.000 biztanle ditu, 126 udalerri eta 100 km muga Frantziarekin.

Kontraste eta belaunaldiz belaunaldi pasa den ondare-aberastasun handiko lurraldea da. Azpimarratzekoa da nortasun propio sendoa, lurraldea osatzen duten ibarren, eskualdeen eta arroen aniztasunak mendeetan zehar landua: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar eta Esteribar; Bidasoa, Baztan, Leitzaran, Larraun, Ultzama eta Sakana eskualde kantauriarrek; eta Agoitz, Irunberri eta Zangoza Pirinioaurreko arroek.

Partzialki industrializatuta dago. Industri ehuna enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, askoz ere ugariagoak eskualde kantauriarretan. Hala ere, azken urteotan, eta azpiegiturak eta komunikazioa hobetu izanaren eta tokiko garapen-politikaren ondorioz, industriak gora egin du Nafarroako Mendialdeko beste eskualde batzuetan, bereziki nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez..

Tokian tokiko ekimenak eta tokiko baliabideak baliatzeak, aisiak eta bizi-kalitatea hobetzeak zerbitzu-sektoreak gora egitea ekarri dute azken urteotan, eta horren barnean, landa-turismoaren gorakada da nabarmentzekoa.

Nafarroako Mendialdearen indarguneak

  • Ingurumen- eta paisaia-balio handiko natur baliabideen aberastasuna.
  • Balio handiko kultur ondarearen dibertsitatea.
  • Tokiko produktuen gero eta eskaera handiagoa .
  • Aitortutako kalitateko turismo-xedea .
  • Lurralde mugakidea izateak ematen dion kokapen geografiko estrategikoa. 
  • Nekazaritzako elikagaien, baso eta turismo arloko enpresa-ehun asoziatiboa .
  • Gizarteak berrikuntzarako eta aldaketarako duen gaitasuna eta borondatea.
  •  Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko aukera handia.
  • Arlo sozialaren, ekonomikoaren eta ingurumen-arloaren arteko oreka, tradizionalaren eta modernoaren artekoa. 
  • Bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko aukerak ematen dituen landa-lurraldea.