EDERBIDEA 2017-03-07T07:50:51+00:00

logo_ederbidea_v01_serie

EDERBIDEA proiektua ‘Espainia-Frantzia-Andorra’ Europako Lurralde Lankidetzarako Programako proiektuen lehen deialdian onartu zen, eta hiru urteko iraunaldia izanen du, 2019ra arte.

Proiektuaren aurrekontu globala 9 milioi pasatxo da, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsek (EGEF) finantzatzen dute % 65ean, Interreg VA POCTEFA programaren bitartez. Proiektuan Nafarroako, Euskadiko eta Frantziako 11 bazkidek hartzen dute parte, horien artean Nafarroako Gobernuak, Imozko Udalak, Plazaolako Turismo Partzuergoak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak, eta Cederna Garalur Elkarteak.

EDERBIDEAren xedea da Gipuzkoako, Nafarroako eta Frantziako Pirinioetako lurralde-mugakideetan barrena bizikletaren bitartez garraio jasangarria finkatzea: batetik, Iruñea, Baiona eta Donostia lotzea ardatz izanen duen mugaz gaindiko bizikleta-plan bat ezartzen du; eta bestetik, mugikortasun jasangarriko modu berriak sustatzen ditu, karbono-isurpenak murriztuz, eta soluzio horiek bide horiek erabiliko dituzten pertsonen bizitzetan integratuz.

EDERBIDEA_plano_provisionalNafarroako iparrak, Euskadik eta Pirinio Atlantikoak osatzen duten mugaz gaindiko lurraldea jarduera ekonomikoak, zerbitzuek, aisiak eta garraioak lotzen dute.  Horrez gain, edertasun handiko paisaia dute denek, baita lurraldea osatzen duten eskualdeak eta herriak zeharkatzea ahalbidetzen duten makina bat ibilbide ere; Nafarroako iparraren natura-bide horien bide nagusiak Bidasoako eta Plazaolako natura-bideak dira, Euskadirekin eta Frantziarekin lotzen direnak, «Eurovelo 1» txirrindularientzako ibilbidearen bitartez.

Baliabide horiekin, proiektuko bazkideek asmoa dute errepideak edo trenbideak baliatuta dagoen garraio-eskaintza mugikortasun jasangarriko ardatz berri batekin osatzea; bizikletan oinarrituta, ingurumenarekiko errespetuzkoa, gas-isurpen kutsatzailerik gabe, eta eremuan bizi eta hura bisitatzera etortzen diren pertsonen eguneroko bizitzan integratuta.

Proiektuko jardunek honako hauek jasotzen dituzte barne: turismo-ibilbideen mapak egin; txirrindularientzako bideen inguruko sentsibilizazioa eta sustapena landu; eta batez ere, txirrindularientzako azpiegiturak hobetu eta berriak sortu; esate baterako, Plazaolako eta Bidasoako natura-bideak lotuz, «Eurovelo 1» Europako txirrindularitza-sarea egokituta.

EDERBIDEAren DATU OROKORRAK:

Iraupena: 2016ko apirila – 2019ko martxoa

Proiektuaren aurrekontua: 9.402.307,71 €

EGEF funtsen aurrekontua: 6.111.498,99 €

Onuradunak:

  • Taldeburua: Pirinio Atlantikoetako Departamendua (Frantzia)
  • Bazkideak: Miarritzeko Udala, Donibane Lohizuneko Udala, Hendaiako Udala, Hego Lapurdiko Hirigunea, Irungo Udala, Nafarroako Gobernua, Plazaolako turismo Partzuergoa, Imozko Udala, Baztan – Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur Elkartea.