2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Enpresak eta sustatzaileak

Gure helburua: gure lan-eremuan ekonomia-ehuna sortzea, dibertsifikatzea eta indartzea. Nafarroako Mendialdeko ekintzaileekin eta enpresekin lan egiten dugu.

 

 

 

 

Enpresei zuzendutako zerbitzuak

Nafarroako Mendialdeko enpresei zuzendutako zerbitzu-eskaintza.

  • Enpresek dituzten premia zehatzei erantzuten dien prestakuntza.
    Azpimarratzekoa da enpresei zuzendutako prestakuntza-tailerretan landutako trebakuntza, bai IKTen erabileraren ingurukoa, bai enpresen kudeaketaren ingurukoa.
  • Enpresa-aholkularitza
    Enpresei hainbat arlotan laguntza tekniko espezializatua emate aldera, Cederna Garalur Elkarteak lurraldeko enpresa-sektorea indartzen duten proiektuak eta jarduerak bilatzen, diseinatzen eta proposatzen ditu.
  • Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko enpresen ataria du.

Aldi honetan nabarmentzekoak dira:

Ekintzaileei lagun egitea

Negozio-ideiak dituzten ekintzaileei sostengu teknikoa, enpresa berriak sortzea errazte aldera:

  • Enpresa-proiektua definitzea.
  • inantziazioa bilatzea.
  • Bideragarritasun-azterketak eta enpresa-planak.
  • Negozio-aukera berriei buruzko informazioa eta orientazioa

Enplegurako jarduerak

Nafarroako Mendialdean enplegu-eskaintza eta eskaera uztartzeko zerbitzuak.
Eskaintzen da:

  • Orientazioa
  • Aholkularitza
  • Langileak aukeratzeko prozesuak
  • Enplegua suspertzea, Enplegu tailerren bitartez. Gaur egun, Cederna Garalur Elkartea Baztan – Bidasoan lantzen.