Zein jarduera ditugu? 2011-08-23T06:51:57+00:00

Cederna Garalur Elkartearen azken xedea da tokiko lankidetzaren bitartez Nafarroako Mendialdearen ekonomi, gizarte eta kultur garapena bultzatzea.

Horretarako, gure elkartekideei, enpresei, ekintzaileei, enplegu bila dabiltzanei eta bestelako proiektu-sustatzaileei aholkularitza, informazio, laguntza tekniko eta finantziazioa bilatzeko zerbitzua eman eta hurbiltzen diegu. Zerbitzu horiek, nagusiki, Nafarroako Mendialdeko egitura ekonomikoa eta lan-merkatua hobetzera zuzenduta daude.

Halaber, Nafarroako Mendialdeak dituen arazoei eta erronkei soluzioa emateko bide berriak antzematea ahalbidetzen duten proiektuak proposatzen ditugu, horietan laguntzen dugu eta ezagutzera ematen ditugu. Hori funtsezkoa da zonaldeak dituen aukerak baliatzeko, eta dituen baliabideei balioa handitzeko.

Halaber, Europar Batasuneko programatan parte hartze dugu. Horiek aukera ematen dute finantziazioa jasotzeko, Nafarroako Mendialdeak eskualde-garapenerako Europako politikaren onura jaso dezan. Horrela, gure elkartekideek beharrezkoak dituzten baliabideak dauzkate bere eskualdeen garapenean zuzenean jarduteko.

Gure jarduerak…

  •  Mesedegarriak dira, eskakizun zehatzei soluzioa eta sostengua ematen dizkietelako.
  • Malguak dira, eskualde bakoitzaren premietara eta ezaugarrietara egokitzen baitira .
  • Hurbilekoak dira, onuradunei beren eskualdeetan bertan laguntzen baitzaie.
  • Berritzaileak dira, irudimen handiko soluzioak, besterengarriak, proposatzen dituztelako.
  • Integratzaileak dira, tokiko erakundeen eta jarduera sektoreen inplikazioa bilatzen dutelako.