Nortzuk Gara? 2011-08-23T06:40:04+00:00

Cederna Garalur Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1991n sortua Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomiko eta soziala sustatze aldera.

Bere helburua erdiesteko, bazkide publikoez eta pribatuez osatuta dago; horiek elkarrekin dihardute lanean bai baliabide propioak balorizatzen, bai jarduera-ildo berriak sortzen.

109 elkartekide

Elkartea Nafarroako Mendialdeko hainbat udalek eta enpresa-erakundek, sindikatuk, nekazaritzako erakunde profesionalek, kultura-, kirol- eta landa-turismoko erakundek, finantza-erakundek eta bestelako erakunde laguntzailek osatzen dute.

Elkartekideen zerrenda ikusi.

Lantalde teknikoa

Profesionalez osatutako talde bat du, tokiko garapenean eta landa-berrikuntzan, enpresei eta sustatzaileei sostengua ematen, teknologia berrietan, enplegua kudeatzen, turismoan eta Europari buruzko informazioan adituak. Nafarroako Mendialdearen garapenarekin konpromisoa hartutakoak.

Organo erabakitzaileak

Cederna Garalur Elkartea Batzar Nagusiak gobernatzen du. Batzar Nagusia elkartekide diren erakunde guztiek osatzen dute. Bestalde, Zuzendaritza Batzordeari (Elkartearen kudeaketa, administrazio eta ordezkaritzako kide anitzeko organoa) elkartearen jarduera antolatzea eta elkartearen helburuak lortzeko eta Elkarteak behar bezalako funtzionamendua izateko hartu beharreko neurriak hartzea dagokio. Batzorde betearazleak, elkartekideek eta elkartearen jardute-eremuan kokaturik dauden beste pertsonek nahiz erakundeek elkarteari aurkeztutako proiektuak bultzatzen, aztertzen eta horien inguruko erabakiak hartzen ditu. Presidenteak (Elkartearen kargu exekutiboa) Elkartearen ordezkaritza legala du, kide anitzeko gobernu-organoen buru da, organo horien akordioak betetzen ditu, eta jarduera-plana bultzatzen du, Lantalde Teknikoak kudeaturik. Aipatu lantalde horren buru zuzendari-gerentea da.

Zentroen sarea

Zentroen sare bat du, Nafarroako Mendialdeko eskualdeetan banaturik. Sarea Landa Garapeneko Zentro batek, eskualdeetako Garapen Agentziek eta zerbitzu-zentroek osatzen dute.