Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE), Cederna Garalur 2014-2020
Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak (TGPE) Europar Batasunak Europako landa-eremuen ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzeko definitutako tresna dira. Tokian tokiko erkidegoak ardatz hartuta, toki-garapeneko politikak diseinatu eta kudeatzen ditu, Tokiko Ekintza Taldeen bitartez.
‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPEk 5.997.990,06 €-ko finantza-zuzkidura dauka, Europar Batasunaren Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren baterako finantziazioarekin.
Cederna Garalur 2014-2020 TGPEk 38 lurralde-premia jasotzen ditu, eta 5 lan-ardatz eta 61 jarduera-ildo identifikatzen ditu.
1991z geroztik, Europako «LEADER» programa funtsezko zutabea izan da landa-garapenerako EBren politiketan, XXI. mendean Europako landa-eremuak dituen erronka ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei aurre egiteko.
2007az geroztik, programa horrek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) 4. ardatzaren finantziazioa jaso du, eta 2014az geroztik, lurralde bakoitzaren Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategietarantz egin du bilakaera.
Esparru-programa definituta, herrialde eta erregio bakoitzak bere landa-garapenerako programak lantzen ditu, eta EBk ezartzen dituen lehentasunak bakoitzak bere premia eta lehentasun partikularretara egokitzen ditu.
Foru Erkidegoan, Nafarroako Gobernuak honela definitzen du Nafarroako 2014-2020 LGP: «Landa-eremuan aurrera eraman nahi diren politikak bultzatzeko eta babesteko trena garrantzitsuenetako bat. Arreta berezia jartzen du nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotura duten ekosistemak leheneratzen, iraunarazten eta hobetzen, baliabideen eraginkortasuna sustatzen eta karbono gutxiko ekonomia batera pasatzen, nekazaritzako, elikadurako eta basoko sektoreetan klima-aldaketara egokitze aldera».
Nafarroako 2014-2020 LGP Batzordeak onartu zuen 8143/2015 Erabakiaren bidez 2015eko azaroaren 18an.
Aldi berean, Nafarroako 2014-2020 LGPko 19. neurriak Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak (TGPE) ezartzen ditu; horiek, tokiko ekintza-taldeek garatu behar dituzte tokian tokiko erkidegoekin.
Nafarroako Mendialdean, Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen du «Nafarroako Mendialdea» TGPE.
EBren arabera, Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak «Tokiko premiak asetzea helburu duten eragiketa-multzo koherentea da. EBk hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea (tokiko ekintza-taldek diseinatua eta praktikan jarria) lortzeko estrategia gauzatzen laguntzen dute.
TGPEen lanketa-eremua tokian tokiko erkidegoak dira, eta horiexek erabakitzen dute zein izanen den tokiko garapen-politiken diseinua eta kudeaketa.
Nafarroako Mendialdean, Cederna Garalur Elkarteak 25 urte daramatza toki-garapeneko estrategiak definitzen eta ezartzen, ekonomia-ehuna eta zerbitzu publikoen sarea eta herritarren bizi kalitatea indartzea helburu hartuta, landa-eremuen despopulatzea saihestuz.
Horretarako, «botton-up» LEADER metodologia darabil gure lurraldeetako eragile ekonomiko, sozial eta politikoekin lankidetza estuan, eskaerak, premiak eta aukerak estrategia eta proiektu zehatz bihurtzeko, eta horrela, horiei erantzuna emateko. Hala, Cederna Garalur Nafarroako Mendialdeko eragile ekonomiko, sozial eta politikoen topaleku bihurtu da. Toki-garapeneko funtsezko tresna bihurtu da, lurraldearen ezagutza biltzen duena, premiak identifikatzen dituena, esperientziak partekatzen dituena eta soluzioak ematen dituena; hori guztia, baliabideak optimizatuz.
1991z geroztik Cederna Garalur Elkarteak LEADER programak kudeatuta lortu duen esperientziak agerian utzi du Elkartea, tokiko ekintza-talde gisa, TGPE gauzatzeko diseinuan tresna ezin hobea dela, jarduteko gaitasuna areagotzen baitu, lurralde osoaren ikuspegi integratzailea hartzen baitu, eta baliabideak optimizatzen baititu.
2013-2014 urteetan Cederna Garalur Elkarteak LANIN-G izeneko proiektua sustatu zuen, tokiko parte-hartzean eta lankidetzan oinarritutako gobernantza-eredu berri bat martxan jartzeko helburuarekin. NANIN-G baliagarria izan zen: tokiko bilera parte-hartzaileen dinamika definitzeko, eragileak identifikatzeko, gai zehatzen inguruan eskualdeetako arazoak ardazteko, eskualde bakoitzean jarduera-ildoak identifikatzeko, ildo horiei lehentasuna emateko eta horiek garatuko dituzten proiektuak definitzeko; toki-erakundeekin, enpresekin, elkarteekin, ikastetxeekin eta partikularrekin lankidetzan.
LEADER «botton-up» filosofiak ezartzen duen lan-metodologia hori oso baliagarria izan zen ‘Cederna Garalur 2014-2020′ Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia ezartzeko. Proposamenak lantzeko, kontrastatzeko eta hobetzeko prozesu konplexua izan zen, eta horretan, Nafarroako Mendialdeko ahal denik eta entitate eta erakunde gehien inplikatu ziren, tokian tokiko eta eskualdeko arazoetatik abiatuta, Nafarroako Mendialdearen garapen globala garatzeko estrategia bat lantze aldera.
TGPEren lanketa zifratan:
- 5 AMIA sektorial: lehen sektorea eta energia; industria; ondarea; turismoa; merkataritza eta zerbitzuak; eta bizi-kalitatea.
- 18 agiri eta txosten aztertu ziren.
- 7 lan-mahai sektorial.
- 4 lan-mahai sektorial.
- 227 erakunde publiko eta pribatu inplikatu ziren.
Azken dokumentua Cederna Garalur Elkarteko bazkideek onartu zuten batzar nagusian, 2016ko martxoaren 22an. Urte horretako ekainean, ‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPE Nafarroako Foru Erkidegoko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Landa Aniztasuneko Atalak onartu zuen.
‘Cederna Garalur 2014-2020 TGPE bat dator 19. neurriarekin, hau da «LEADER toki-garapenerako laguntza (tokiko garapen parte-hartzailea)». Neurria Nafarroako Landa Garapeneko Programako (20104-2020, 19.02.01 azpineurria) Tokiko Ekintza Taldeek kudeatzen dute, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez, landa-eremuak garatzeko laguntzari buruzko 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGEPk 5.997.990,06 €-ko finantza-zuzkidura dauka; 3.898.694,09 ( 65) Europar Batasunaren Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatua, eta 2.099.296,77 (% 35) Nafarroako Gobernuak finantzatua.
TGPE 2014-2020 estrategiaren helburuak dira:
- Enplegua sortzea ohiko sektoreetan: nekazaritzan, abeltzaintzan nahiz baso-sektorean. Halaber, ekintzailetzari eta ETEei babesa ematea, prestakuntzaren eta berrikuntzaren bitartez haien jarduera dibertsifika dezaten.
- Natura-baliabideak eragimenez erabiltzea, Nafarroako Mendialdeko ondare historiko-artistikoa, kulturala, arkitektonikoa eta ingurumenekoa berreskuratuz, mantenduz, kontserbatuz eta balioa emanez eta modu jasangarrian ustiatuz.
- Zerbitzu publikoak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea, arreta berezia emanez egoera ahulenean dauden edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua duten kolektiboei.
Hiru helburu horiek 5 jarduera-ardatzetan jasotako 61 neurriren bitartez garatzen dira:
- Herritarrak mantendu eta finkatu, landa-eremuan bizi-kalitatea hobetuko duten eta despopulazioa saihestuko duten zerbitzuak garatuz.
- Lehen sektorea eta basogintza-sektorea garatu.
- Natura-baliabideen ustiapen eraginkorra eta jasangarria, baita energia aurrezteko eta energia-eragimeneko neurriak ere.
- Zerbitzu-, turismo- eta merkataritza-sektorea garatu, eta ondarearen aprobetxamendu jasangarria egin eta ondareari balioa eman.
- Industria-sektorea indartu eta enpresak sortzen eta finkatzen lagundu.
Programaren onura jaso dezaketen proiektu edo ekintza-motak ‘Nafarroako Mendialdea 2014-2020’ TGPEko ardatz estrategikoetan aurreikusitako ondorengo jarduera-ildoen barnean jasotzen dira:
1. ARDATZA.Biztanleriari eutsi eta finkatu, zerbitzu publikoak hobetuz
- Hobekuntzak komunikazio-sareetan, bizi-kalitatea hobetzeko eta eskualdeetako ekonomia-garapena sustatzeko.
- Kalitateko zerbitzu publikoak martxan jarri eta daudenak hobetu, tokian tokiko biztanleriari eusteko eta bizi-kalitatea hobetzeko, gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboak bereziki zainduz.
2. ARDATZA. Lehen sektorea eta basogintza sektorea garatu, lehiakorrak eta berritzaileak izan daitezen
- Berrikuntza eta dibertsifikazioa lehen sektorean, eta nekazaritzako elikagaien balio kate osoan parte hartzea bultzatu.
- Lehen sektoretik eta basogintzatik datozen produktuak merkaturatu.
- Lehen sektorea ekintza zehatzen bitartez finkatu.
- ekologikoak eta barietate autoktonoak bultzatu.
3.ARDATZA Natura-baliabideen erabilera jasangarria eta ustiapen eraginkorra:
- Natura-baliabideak ustiatu.
- Energia berriztagarriak erabiltzea bultzatu, natura-baliabide propioak baliatuta.
4. ARDATZA Zerbitzuen sektorea garatu eta ondareari balioa eman.
- Produktuei eta baliabideei balioa emateko estrategiak garatu eta inplementatu.
- Turismo sektore koordinatua eta jasangarria garatzeko bultzada.
- Tokiko merkataritzarako ekimen berriak bultzatu, eta merkataritza eta esku-langintza profesionalizatzea eta finkatzea bultzatu.
5. ARDATZA Industria-sektorea indartu, eta enpresak eta enplegua sortzeari bultzada eman.
- Industria-sektorea finkatu.
- Ekintzailetza eta enpresa finkatzea bultzatu, sentsibilizazio-ekintzen, eskaeraren araberako prestakuntzaren, eta enpresei laguntzeko azpiegituren bitartez.
‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPEren laguntza jaso nahi duten proiektuek edo ekintzek ondoren aipatzen diren jarduera-ildoetakoren batean txertatu behar dute, ondorengo ardatz estrategikoetan bildurik:
Proiektu produktiboak: Inbertsioak eta ondasunak edo zerbitzuak ekoiztea, helburu nagusia ekonomia-jarduera izanik
- Pertsona fisiko batek edo hainbatek osatutako enpresak
- Merkataritza-sozietateak, eraldake- tako nekazaritzako sozietateak, kooperatibak, lan-sozietate anoni- moak
- Izaera juridiko aitortua duten beste sozietate batzuk: fundazioak, elkar- teak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesiona- lak
Proiektu ez-produktiboak: Beren horretan ekonomia-jarduera ez diren inbertsioak eta ondasunak edo zerbitzuak sortzea
- Pertsona fisikoak
- Tokiko erakunde publikoak
- Izaera juridiko aitortua duten beste sozietate batzuk: undazioak, elkar- teak, partzuergoak, sindikatuak, nekazaritzako erakunde profesiona- lak
Cederna Garalur Elkarteak urtean behin, gutxienez, laguntza-deialdi bat irekitzen du, eta deialdia arautzen duten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen ditu argitara, baita laguntzaren zenbateko globala eta deialdietan onartuak edo baztertuak diren proiektuen tipologia ere.
Laguntzak norgehiagoka prozeduraren bidez emanen dira.
Laguntza eskatzeko epea bukatuta, proiektu guztiek eskatutako diru-laguntza osoak deialdian diruz lagun daitekeen zenbatekoa gainditzen badu, aurkeztutako proiektuak barematuko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.
Eskaera guztiak baloratuta, laguntzak, puntuazioaren arabera, goitik beherako ordenan esleituko dira, deialdian ezarritako zuzkidura ekonomikoa bukatu arte.
Nolanahi ere, diru-laguntzek muga hauek edukiko dituzte:
- Ekoizpenekoak diren proiektuetarako, diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 30, eta gehienez ere 50.000 €.
- Ekoizpenekoak ez diren proiektuetarako, diruz lagun daitekeen zenbatekoaren % 70, eta gehienez ere 50.000 €.
Estekan programaren gida jaisten ahal duzu:
- «Nafarroako Mendialdea 2014-2020» Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE). Azken agiria. (5Mb)
- Cederna Garalur Elkartearen TGPE, 2014-2020. Proiektu-sustatzaileentzako gida laburbildua.
Halaber, ondorengo urteetako deialdietara sar zaitezke:
Harremanetarako:
- Edurne Elso. LGPko teknikaria. Tel.: 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es.