Alfredo León Mañú 2013-02-13T10:30:28+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Hamaika (11) urtez egon naiz lanean Iruñeko publizitate-agentzia batean eta, eta nire kabuz. Agentziak itxi egin zuen, eta orduan irtenbide bat ikusi nuen nire lanbidean: web-diseinuan prestakuntza bukatu, eta nire negozioa landu. Agoitzek eta eskualdeak teknologia berrien arloko negozio bat behar zuten; hortaz, hantxe nengoen ni.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zuren negozioak?

Diseinu grafikoa, arlo guztietan: identitate korporatiboa, logotipoak, kartelak, katalogoak, iragarkiak, aldizkariak maketatzea, antzinako argazkiak zaharberritzea, album digitalak, eta abar. Eta on line arloan, web orriak, blogak, sare sozialak… Artista autodidakta ere banaiz, eta koadroak, estanpak edo erretratuak enkargatzen dizkidate. Nolanahi ere, arte-arloan zailago dago afera. Ez dago arte-gutizia bat izateko dirurik.  Enkargu aunitz oparitarako, urtebetetzeetarako, urteurrenetarako, ezkontzetarako eta halakoetarako dira.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Burua makina bat aldiz nekatzeaz gain, Agoizko garapen-eragile Carlos Garciarekin egon nintzen, merkatuaren, premien, aukeren eta bestelakoen inguruko azterketa egiteko. Nik informatika-tresneria neukan eta inbertsioa minimoa zen (jakina, gastu horiez gain, gizarte-segurantzakoak, PFEZekoak, ekonomia-jardueren gaineko zergarenak zeuden). Gainera, gaur egun, publizitate-agentziek eta diseinu-estudioek proiektuak azpikontratatzen dizkiete autonomoei. Hori ere beste irtenbide bat da.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Oztopoak neronek jartzen nituen, gerta zitekeenak sortzen zizkidan zalantza eta ziurgabetasunengatik.  Bete beharreko paperei eta egin beharreko gestioei dagokienez, Cederna Garalurrek nondik jo erakutsi zidan; hortaz, samurra izan zen bide hori.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkarteraino?

Betidanik ezagutzen dut. Aspaldi hasi nintzen nire kabuz lanean Agoitzen. Kartelak, logotipoak, aldizkariak, eta makina bat lan egin behar izan ditut, eta Cederna Garalur proiektu horietan egon da anitzetan. Ez nuen lanik izan Carlosekin harremanetan paratzen, eta aunitz eskertzen dut haren lana. Behar izan dudan guztian lagundu dit.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ausarta izan dadila. Inbertsioa txikia bada, ez du zer galdurik. Eta inbertsio handietarako, merkatua azter dezala; negozioari heldu aurretik, merkatuak horren premia duen ziurtatze aldera.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.