2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Harritxu Arrijuria Jaimerena

 

  • Sustatzailea: HARRITXU ARRIJURIA JAIMERENA
  • Enpresaren izena:  KIXKI KAXKA
  • Jarduera: OINETAKOAK KONPONTZEA
  • Helbidea: Maurizio Berekotxea, 12 etxabea
  • Herria: ELIZONDO
  • Tel: 636 36 52 92
  • Posta elektronikoakixkikaxka@gmail.com
HARRITXU01HARRITXU02HARRITXU03HARRITXU04HARRITXU05HARRITXU06HARRITXU07HARRITXU08

Nola sortu zen negozio-ideia?

Supermerkatu batean ari nintzen lanean, baina oso argi nuen niretzat egin nahi nuela lan, eta eskuek garrantzi handia izan behar zutela. Nire izebak oinetakoak konpontzeko ideia eman zidan; izan ere, Elizondon zegoen azken zapatariak duela 12 urte hartu baitzuen erretiroa.

Ez nekien deus ogibide horretaz. Ez tapak eta zola-erdiak konpontzeaz, ezta erabiltzen ziren tresnez ere. Lehen urratsa ikastea izan zen, eta, horretarako, tailer anitzetara joan nintzen, baina ez zitzaien niri erakustea interesatzen. Hala, zer erantzun jakin nuen gehien interesatzen zitzaidanari, Migueli (Iruñeko Mañueta kalea), proposatu nionean. Aspertu beharrean, gogo handiz hartu nuen lana, eta, hari beha ordu anitz eman ondoren, tresnak uztera animatu zen, eta azkenerako berarekin ikasi dut.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Oinetakoak eta arropak konpontzen ditut, edozer konpondu behar dela ere. Hautsita dagoen guztia konpon dezaket. Konpontzerik ez dagoen bakarra zola ustel bat da. Zorionez, itsasteko antzinako eta gaur egungo teknikak menperatzen ditut, edozein materialetarako. Arropari dagokionez, eskumuturrak egiten ditut, zabaldu, barrenak hartu, kremailerak, eta abar.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Beldurrak. Diru-kontutan beti egunean bizi izan naiz. Mailegu bat eskatu behar izan nuen, baina koltxoia baduzu, anitzez hobeki. Zortea izan du, Mañuetan erakutsiko zidatela esan zidatenean, gainerako errazago iruditu baitzitzaidan. Irakatsi zidan zapatariak berak gaur egun erabiltzen dudan prentsa oparitu zidan. Nire negozioko bi zutabe nagusiak Miguelek erakutsi zidan lana, eta Izaskun Abril izan dira.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkartera?

Nire lehengusinak ile-apaindegia du Elizondon, eta nik Izaskuni buruz (zonaldeko garapen-eragilea) solas egiten entzuten nion, zenbat lagundu zion. Banekien enpresa-ekimenetan laguntzen zutela.

Berak denean lagundu dit; langabezia kapitalizatzeko izapideak, diru-laguntzak lortzea, enpresa-plana…

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Badirudi Baztanen krisiak jendea suspertu duela. Norbait bere negozioa zabaltzera animatzen bada, egin dezala.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.