Cartorural 2019-06-10T08:51:14+00:00

Cartorural proiektuarekin zerbitzuak eta aplikazioak izanen dituen plataforma bat sortu du. Aipatu zerbitzuek eta aplikazioek eduki digitalak izanen dituzte oinarri, landa-eremuetarako interes sozialekoak, parte hartzen duen eskualde bakoitzaren errealitate soziala, ekonomikoa eta kulturala zehaztasunez ezagutze aldera.

Plataformaren oinarria informazio geografiko eta kartografikoko sistemetako tresnak dira, 3D euskarrian.

Cartorural kudeaketarako, garapenerako eta berrikuntzarako tresna da. IKTak Nafarroako Mendialdearen garapenaren zerbitzura paratzen dira.

Proiektuan Gaztela Leongo eta Nafarroako 7 tokiko Ekintza Taldek parte hartzen dute, eta Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren finantziazioa du.

Gauzatze teknikoari dagokionez, diseinua, plangintza, metodologiak, eredu estrategikoen garapena, eta eragileak eta adierazleak lantzen ari dira; datu-base kartografikoaren diseinua eta garapena; zerbitzu-plataformak; eta aplikazioen integrazioa eta horiek abiaraztea.

Cartoruralekin sortutako hegaldi birtualeko irudiaren atzipena

Kontsultatu informazio-liburuxka (9MB).

Proiektuari buruzko informaziora sar zaitezke: