Europe Direct 2019-06-10T07:56:01+00:00

Mendialdea gara eta Europa gara.

«Europe Direct» Europari buruzko informazio-zerbitzuaren bitartez erkidegoaren politiken berri ematen dugu, eta Europara eta bertako instituzioetara Nafarroako Mendialdearen errealitatea eramaten dugu.

‘Europe Direct’ guneen sareak 400 gune ditu Europa osoan. Sarearen eginkizuna da Europar Batasuna Europako hiritarrei hurbiltzea, eta azaltzea Europar Batasunean nor den nor, Europako instituzioek eta sareek zer egiten duten, zein diren horien lehentasunak eta programak, zer jarduera gauzatzen dituzten, eta halaber, Europa mailako proiektuak martxan jartzen bazkideak bilatzen laguntzea.

Cederna Garalur Elkartearen «Europe Direct» guneak, sarearen parte den heinean, hainbat jarduera garatzen dituen programa kudeatzen du, Nafarroako Mendialdeko erakundeei eta herritarrei zuzendutako jarduerak, hain zuzen ere.  Garatutako ekintzen artean azpimarratzekoak dira:

  • Europar Batasunarekin lotura duten informazio-eskaerei arreta egitea.
  • Astero europar Europako deialdi berriei, albisteei, ekitaldi-agendei eta argitalpenei buruzko buletin bat argitara ematea astero. Buletina 600 harpideduni banatzen zaie; partikularrak eta erakundeak.
  • Europar Batasuneko ekimenak eta programak zabaltzea.
  • Hitzaldiak eta jardunaldi teknikoak.
  • Bazkideak bilatzea, europar proiektuetan parte hartzeko.
  • Europako gaietan espezializatutako argitalpenak argitara eman.

Cederna Garalur Elkarteak elkarlanean dihardu Europako Batzordeak Madrilen duen ordezkaritzarekin eta landa-bokazioa duten  ‘Europe Direct’ zentroek osatzen duten UrdimbrED Elkartearen kidea da.