2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Europe Direct

Europar hiritar aktiboak garen aldetik, Europar Batasuneko “Europe Direct” zentroa gara: Erkidegoaren politiken berri ematen dugu, eta Europara eta bertako instituzioetara Nafarroako Mendialdearen errealitatea eramaten dugu.

 

 

 

 

“Europe Direct” guneen sareak 400 zentro ditu Europa osoan barrena.

Cederna Garalur Elkarteak elkarlanean dihardu Europako Batzordeak Madrilen duen ordezkaritzarekin eta landa-bokazioa duten ‘Europe Direct’ zentroek osatzen duten UrdimbrED Elkartearen kidea da.

Urtero, Cederna Garalur Elkartearen “Europe Direct” guneak hainbat jarduera garatzen dituen programa kudeatzen du, Nafarroako Mendialdeko erakundeei eta herritarrei zuzendutako jarduerak.Garatutako ekintzen artean azpimarratzekoak dira:

  • Europar Batasunarekin lotura duten informazio-eskaerei arreta egitea.
  • Liburutegia, landa-informazioan espezializatua • Gaikako jardunaldiak eta mintegiak. 
  • Bazkideak bilatzea, europar proiektuetan parte hartzeko.
  • Europari buruzko gaietan argitalpen espezializatuak argitara ematea.