“Marketina eta Blogak sortzea”, Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreari zuzendua

Heldu den urtarrilaren 31n, ‘Marketina eta Blogak sortzea’ izeneko ikastaroa hasiko da. Lekunberrin izanen da, eta 12 orduko iraupena izanen du, hiru egunetan banaturik, eta saio bakoitza 4 ordukoa.
Hastear den ikastaroa Nafarroako Mendialdea LGP: ‘Nafarroako Mendialdeko turismo-arloko enpresak finkatzea eta posizionatzea’ izeneko proiektuaren zati da, eta helburua du Nafarroako Mendialdean turismo-sektoreari IKTak erabiltzen laguntzea enpresen komertzializaziorako eta marketinerako. Proiektua abian jarrita, turismo-arloko enpresek beren lehia-gaitasuna hobetzea espero da, horretarako blogak eta sare sozialak, besteak beste, erabilita.

Komunikazio tresnak (blogak, sare sozialak, Interneteko guneak, besteak beste) funtsezko komunikazio-tresnak dira enpresak merkatuan posizionatzeko, eta, halaber, beren produktuak eta zerbitzuak nazioartean merkaturatzeko erakusleihoa dira. Garrantzi handia hartzen ari da turismo-sektorean, eta horretara bideratu dugu prestakuntza hau.

Honako hau da lehen hiruhilekoa prestakuntza-egutegia(*):

Prestakuntza: “Marketina eta Bloga sortzea”
Herria Egunak
Lekunberri urtarrilaren 31a, otsailaren 2a eta 4a
Larraintzar Otsailaren 7a, 9a eta 11a
Arbizu Otsailaren 14a, 16a eta 18a
Lesaka Otsailaren 21a, 23a eta 25a
Zugarramurdi Otsailaren 28a, eta martxoaren 2a eta 4a
Agoitz Martxoaren 7a, 9a eta 11a
Irunberri Martxoaren 14a, 16a 18a
Erro Martxoaren 21a, 23a eta 25a
Aribe Martxoaren 28a eta 30a, eta apirilaren 1a

Cederna Garalur Elkartearen webgunean jaso daiteke argibide gehiago, helbide honetan: www.cederna.es. Hasi berri dugun urte honetan, Elkarteak hainbat prestakuntza-ildo jarriko ditu abian, turismo-sektorera bideratuta: marketinera eta sare sozialetara zuzenduta, bezeroekin komunikatzeko ezinbesteko tresnak direla ulertuta. Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak animatzen ditugu prestakuntza horretan parte hartzera. Interesaturik egonez gero, paratu harremanetan Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Ohar honi albait hedapenik handiena ematea eskertuko dizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue, jarri harremanetan Cederna Garalur Elkarteko komunikazio-arduradun Marian Serranorekin 948 207 063 edo 686 671 804 telefono-zenbakietara deituta, edo mserrano@cederna.es helbidera mezua igorrita.

Antsoainen, 2011ko urtarrilaren 17an

Por | 2011-08-26T13:17:16+00:00 enero 20th, 2011|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en “Marketina eta Blogak sortzea”, Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreari zuzendua