Alkaiagako Enpresentzako Zerbitzu-Zentroa. Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako eta Cederna Garalur Elkartea industria-batzordea

2012ko irailaren 19an (asteazkena), goizeko 10:15ean, Alkaiagako enpresentzako zerbitzu-zentroan, honako gai hauek aztertuko dira:

  • Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako industria-batzordeak eta Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Gobernuarekin garatutako ekintzen aurkezpena. Aipatu ekintzak gaur egun gutxiegi erabiliak diren industria-eremuak erabilera publikoko industria-lurzoru gisa berreskuratzeko izan dira.

 

  • Lesakako Udalaren eta Cederna Garalur Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, Alkaiagako enpresa-zentroa kudeatze aldera.

 

  • Cederna Garalur Elkarteak ‘coworking’ filosofiaren barnean eskualdeko enpresei emanen dizkien zerbitzu berriak; alegia, enpresei bulego txikiak utziko zaizkie erabiltzen, eta baliabide komunak partekatuko dituzte.

Bertaratuko zareten baieztatzea eskatzen dizuegu. Horretarako, deitu 948 20 66 97 telefono-zenbakira, edo bidali mezua info@cederna.es helbidera.

Enpresentzako zerbitzu-zentroaren helbidea:
Cederna Garalur Elkartea.
Enpresentzako zerbitzu-zentroa.
Alkaiaga Industrialdea, Alasta karrika, 2. lursaila
Tel.: 948 62 51 22
Long: 43.277408 Lat: -1.69794

Informazio gehiago:

Por | 2012-09-18T10:47:21+00:00 septiembre 18th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Alkaiagako Enpresentzako Zerbitzu-Zentroa. Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako eta Cederna Garalur Elkartea industria-batzordea