Bisita Belateko Santiago baseliza aterpearen hondakin arkeologikoetara

Maiatzaren 11n, eguerdiko ordu bata aldera, Baztango Done Jakueren Bidearen Elkarteko Luis Mari Ruiz Mendiburuk, Elkartearen presidente Pepe Fernandez d’Arlasek eta elkarteko beste hainbat kidek lagun egin zieten Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasi, Ingurumen eta Landa-garapeneko kontseilari Begoña Sanzberrori, Turismo zuzendari nagusi Carlos Erceri, Antolamendu eta Turismo-produktuaren Zerbitzuko zuzendari Fermin Villanuevari, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari gerente Esther Celayari eta Soraya Diaz teknikariari Belateko Santiago Baselizaren hondakin arkeologikoak ezagutu zitzaten. Horiekin batera zen proiekturako kontratatutako arkitektoa, Blanca Esther Iturria.

Baztango Done Jakueren Bidearen Elkarteak baseliza zaharberritzeko proiektuari heldu zion. Horretarako, 28.738,01 euroko diru-laguntza jaso zuen ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP programatik. Zaharberritzeko lanak Vianako Printzea Erakundearen aldeko txostena jaso bezain laster hasiko dira.

Bisitaren zioa izan da, hondakin horien jasotze arkeologikoa egin ondoren, baselizaren planta eta XVIII. mendeko hainbat hondakin (Afrika errejimentuko uniformearen botoi bat, berunezko esfera-formako balak, eta Karlos V.ak XVI. mendean egindako txanpona) topatu izana.

Hiru fasetan proposatutako proiektu horren barnean, gaur egun arte lehen bi faseak egin dira: baselizara sartzeko pista egokitzea, eta jasotze arkeologikoa, hasiera batean aurreikusten ez ziren interes handiko aurkikuntzekin. Ahal bezain laster hasiko dira lanak.

Asmoa da Belateko garai bateko Santiago Baseliza, Baztan Ibarrean Done Jakueren bidean dagoen azken mugarria, bere osotasunean zaharberritzea, erromesek, artzainek eta, oro har, ibiltariek erabil eta horretaz goza dezaten

Por | 2011-08-26T13:15:12+00:00 mayo 17th, 2011|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Bisita Belateko Santiago baseliza aterpearen hondakin arkeologikoetara