2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Aezkoa eta Zaraitzu Ibarren Batzordeek, Garaziko Mendi Elkargoak eta Xiberuko Sindikatiak SASC IRATI aurkezten dute, mugaz gaindiko Iratiko eremua elkarrekin kudeatzeko.

Comite_direccion_Garazi_900x506px

  • Proiektuan parte hartzen dute, lehen aldiz eta elkarrekin, Iratiko lur-eremuen jabeak diren lau
  • Europako POCTEFA programaren bidez finantzatu da, 2.273.107 €ko aurrekontua du, eta horietatik 477.520 €  Europako  FEDER fondoak jarriko ditu.

 Heldu den asteartean, urriak 4, Frantzialdeko Iratin, Garaziko Txaletan, SASC IRATI proiektuaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eginen da. Mugaz gaindiko lankidetza proiektuan Iratiko 4 ibarrek parte hartzen dute: Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretako Batzorde Nagusiek (Nafarroa), Garaziko Mendi Elkargoak eta Xiberuko Sindikatiak (Akitania).

2.273.107€ko aurrekontua du, eta honakoak dira SASC IRATIren helburuak: batetik, Iratiko baliabideak elkarrekin kudeatzen ikastea, bazka-eremuak, oihanak, mikologia-baliabideak eta bisitarien etorreraren kontrola; eta, bestetik, aipatu baliabideetan oinarritutako turismo eskaintza egonkortzea, Iratiko ibarren ikusgarritasuna eta ahalmena handitzeko eta ekimena garapenaren motorra eta turismo-ekohelmuga bihurtzeko.

Hori erdiesteko, proiektuak erakargarritasunerako lau polo (tematika osagarri dagozkienak) martxan jartzea aurrikusten du. Poloak honakoak dira: migrazioa, artzantza eta abeltzaintza estentsiboa, industria-ondarea eta ingurune-ondarea (hainbat espazio eta aktibitateekin). Gainera, mikologia-baliabideak elkarrekin kudeatzea proposatzen du, Iratin mugaz gaindiko Mikologia Eremu bat sortuz; eta eremu osoan seinaleztapen homogeneoa erabiltzea.

Urriaren 4ko ekitaldia ordezkarien harrera-egite ofizialarekin hasiko da. Garaziko Txaletean izanen da, eta bertara ibarretako presidente eta ordezkariak joanen dira. Ondoren proiektua aurkeztu eta paisaian aurrikusitako jarduketak ezagutzeko bisitaldia eginen da.

Proiektuaren liderra Xiberuko Sindikatia da, eta 3 urteko luzapena aurrikusten zaio. Europako FEDER fondoetatik %65eko dirulaguntza jaso du, POCTEFA Interreg   Lankidetza  Programaren bidez. Proiektuan parte hartzen dute ere Cederna Garalur Elkarteak Gobernuak.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta harremanetarako: