Uraren Bailarak-ek Baztan-Bidasoaren turismo-mapa berria aurkeztu du.

Martxoaren 20an, Uraren Bailarak turismo-marka osatzen duten 18 toki-erakundeek Baztan-Bidasoaren turismo-mapa berria aurkeztu zuten Donezteben.

Argitalpen berri horrek arreta berezia eman dio jasangarritasunari. Horrela, alde batetik, eskualdea egituratzen duten eta turismo-interes handia duten bizikletentzako eta oinezkoentzako ibilbide eta bidezidor nagusiak txertatu dira, besteak beste: Bidasoako Bide Berdea, Uraren Bidea, Ederbidea, Eurovelo 1 Europako ibilbidea, Baztango Donejakue bidea eta GR ibilbideak.

Bestalde, Nafarroa Ezagutu Sarekoak diren eskualdeko guneak sartu dira: Bidasoako Bide Berdea, Leurtzako urtegiak, Zubietako errota-ekomuseoa, Iruritako dorrea, Bizibide BBT ibilbideak Lesakan, Bertizko Jaurerriko Natura Parkea eta Zugarramurdiko kobazuloak.

Mapak, orain arte bezala, Baztango eta Bidasoako herri eta bailara guztien seinaleztapena mantentzen du, herri horiek dituzten turismo xarma nagusiekin batera.

Liburuxka berria egiteko 5.675 €-ko inbertsioa egin da, honela finantzatuta: %80 Nafarroa Ezagutu Sareak, eta % 20 Uraren Bailarak turismo-markaren funts propioek.

Mapa eskuragarri dago jada Baztango eta Bidasoako turismo-bulego eta informazio-guneetan.

Argibide gehiago:

  • Irantzu Pastor. ‘Uraren Bailarak’ markaren turismo-teknikaria.Tel.: 607678862. Posta elektronikoa: baztanbidasoa@cederna.es.
Por | 2024-04-19T12:37:13+00:00 abril 19th, 2024|Albisteak|Sin comentarios