Erronkari: Aste digitala zure udalerrian: “klik batekin aski da”

Proiektu horren helburu nagusia da teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean.

Nafarroako Mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea da gakoa. Bi gai lantzen dira nagusiki: Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa eta administrazio elektronikoa (administrazio-e).

Izenburuak dioen bezala: ‘Aste digitala zure udalerrian’, gure asmoa da ‘IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura’ izeneko programa astero eskualde-buru batera eramatea. Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak proiektuaren eskura jarri du IKT Autobusa, astez aste herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen dena.

Proiektuaren onura jasoko duen publikoa Nafarroako Mendialdeko herritarrak dira.

Por | 2011-09-13T09:10:05+00:00 septiembre 13th, 2011|agenda|Comentarios desactivados en Erronkari: Aste digitala zure udalerrian: “klik batekin aski da”