Landa Garapenaren Esparrua 2014-2020 Aldian, Aplikazioa Nafarroako Mendialderako Izeneko Jardunaldia. Ilunberrin, 2012ko Abenduaren 11a

2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapeneko politikak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu programazio-tresnetan eta lurralde-politiken kudeaketan. Une honetan, Europako araudi-proposamenak eztabaida-fasearen bukaeran daude, eta landa-garapeneko programak lantzen hasiak dira, 2014ko urtarrilean onartze aldera.

Testuinguru horretan, abenduaren 11n Cederna Garalur Elkarteak jardunaldi bat programatu du Irunberriko gizarte-etxean, ‘Landa-garapenaren esparrua 2014-2020 aldian’ izenburupean, helburua izanik hurrengo programazio-aldiko (2014-2020) landa-garapeneko eta nekazaritzako politika bateratuaren (NPB) Europako araudi-esparruaren berri ematea.

Jardunaldia Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct programako ekintza bat da, eta landa-garapenarekin lotura duten teknikariei, toki-erakundeetako ordezkariei eta langileei, nekazaritzako enpresa-erakundeei eta profesionalei, kultura-, kirol- eta turismo-erakundeei, Nafarroako Mendialdean diharduten enpresei eta zonaldearen aurrera begirako garapenean interesa duten pertsonei dago zuzenduta.

Jardunaldiak 4 orduz iraunen du, 9:30etik 13:30era bitartean, eta Irunberriko gizarte-etxean izanen da.

Arratsaldez, jardunaldiaz kanpo, Cederna Garalurrek bi saio antolatu ditu, gure elkarteak gure eskualdeetako lurralde-diagnostikoen inguruan azken hilabeteotan egindako lanaren berri emateko: hasierako lan-egitasmoa (helburu orokorren eta identifikatutako lan-ildoak) eta diagnostikoak lantzeko erabilitako metodologia. Azkenik, parte hartzeko mahaien eta lantaldeen bidez lurraldean sortutako ekarpenekin ondorioak aberastuko dira. Saioek bi orduko iraupena izanen dute: 15:30etik 17:30era bitartean, eta gizarte-etxean bertan eginen dira, partaidetza-foroa aprobetxatuz.

Arratsaldeko saioak Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako Departamentuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantziazioa du ‘LGP 2007-2013’ programaren barnean, «Nafarroako Mendialdean enpresa-ekimena eta enpresa-proiektuak eta ETEentzako bestelako zerbitzu aitzinatuak sustatzeko plana» izeneko proiektuaren bidez.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago, 948 47 30 63 telefono-zenbakira deituta, edo pirineo.admon@cederna.es helbidera posta-mezua bidalita. (Izena emateko azken eguna abenduaren 7a)

Argibide gehiagorako:
– Isabel Elizalde. Cederna Garalurko Zuzendaria Tlf: 600441170. Posta Elektronika: ielizalde@cederna.es

Por | 2012-12-07T14:03:38+00:00 diciembre 7th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Landa Garapenaren Esparrua 2014-2020 Aldian, Aplikazioa Nafarroako Mendialderako Izeneko Jardunaldia. Ilunberrin, 2012ko Abenduaren 11a