Cederna Garalur Elkarteak Altsasun antolatutako ekintzaileen KEDADA

 

 

 

 

 

 

Heldu den ekainaren 19an, beren negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileen ‘KEDADA’ren jardunaldi berri bat antolatuko da Altsasuko Iortia zentroan.

Lesakan pasa den azaroan antolatu zen lehen jardunaldiaren ondoren, Cederna Garalur Elkarteak bigarren jardunaldi hau antolatu du, berriro ere enpresarekin lotura duten pertsonak eta ekintzaileak harremanetan jartzeko helburuarekin, enpresa bat martxan jarri nahi duten ekintzaileei edo finkatze-fasean dauden enpresei sostengua emango dieten soluzioak eta ideiak bilatzeko baliagarriak izanen diren esperientziak eta ikuspuntuak trukatze aldera.

Azken finean, foro irekia da, enpresak finkatzen eta Lesakan jasotako hainbat lan-ildo gehitzen lagunduko duena:

  • «Enpresak ez dira soilik hiri handietan sortzen, Nafarroako Mendialdean ere sortzen dira; enpresak eta enplegua».
  •  «Enpresa guztiek, oraindik finkatu gabeak eta sortu gabeak, behar dituzte esperientziak trukatzeko espazio komunak, ezagutza sortzeko baliagarriak izanen direnak».
  •  «Egungo krisia, krisia izateaz gain, aldaketarako etapa bat da, lan-modu berriak sortzeko eta ezertarako balio ez duten jarrera pasiboak alde batera uzteko aukera bat».
  • «Cederna Garalur eta antzeko erakundeak baliatu halako ekimenei eusteko».
  • «Ez egon guri deituko zain; martxan jarri beharra dago».

Argibide gehiagorako:

Izena emateko orria:


Nafarroako Mendialdeko ekintzaileen ‘KEDADA’ Cederna Garalur Elkarteak antolatu du. KEDADA horretan laguntzaileak dira: Altsasuko Udala, Bidasoa Bizirik, Goieki (Goierriko garapen-agentzia), Assentire Consulting, Brikoyimi, Mugaipe Aisialdia,  SAKANTZEN Sarea, Hidrorrubber, Cámara de Comercio de Navarra, ANEL y DOOARTS.
Ekimena Landa Garapeneko Programa 2007-2013 – LEADER 4. ardatzaren bidez finantzatzen da, Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren funtsekin.

Por | 2013-06-04T12:17:11+00:00 junio 4th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Altsasun antolatutako ekintzaileen KEDADA