Bertiz eta Donezteberen arteko lehenengo martxa familiar arrakastatsua

1_marcha_familiarJoan den igandean, 2016ko irailaren 11an, Bertiz eta Donezteberen artean Baztan-Bidasoako I. Martxa Familiarra egin zen.

Cederna Garalur Elkarteko Baztan-Bidasoa Turismo Garapenak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak – Nafarroako Erresuma lagunduta, parte-hartzaileek Bidasoako Bide Berdeaz disfrutatzeko aukera izan zuten.

Ibilbideak Bertizko Jaurerria Parke Naturala zuen abiapuntua eta Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako musikariek lagunduta, martxako 100 parte-hartzaileek hainbat puzzle egiteko aukera izan zuten Legasako plazan.

Aktibitatearen bukaeran, parte-hartzaileek hainbat sari hartu zituzten eta Doneztebeko Bear Zana plazara zuzendu ziren, non martxa familiarra bukatu zen. Bertan, txikiek puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten, baita hainbat sari ere zozketatu ziren.

Tren Txikitoren mendeurrenaren erakusketako antolakuntzak okasiorako utzitako tren turistikoaz disfrutatzeko aukera ere izan zuten parte-hartzaileek. Tren hau Bidasoako Bide Berdean ibili zen, Bidasoako Burdinbideak antzina egiten zuen moduan.

Hau da sarien zerrenda, irabazleenarekin batera:

  • Saria: Kattalin Aterpea (Legasa) jatetxean 2 otordu – Dortsal zbk. 030: N.T.S (Doneztebe)
  • Saria: Ezkurra ostatuan (Ezkurra) 2 otordu – Dortsal zbk. 033: F.C.A (Iruña)
  • Saria: Itzalargikoborda (Elizondo) jatetxean 2 otordu – Dortsal zbk. 100: M.R.E.O (Ituren)
  • Saria: Etxalarko Herriko Ostatua (Etxalar) jatetxean 2 otordu – Dortsal zbk. 044: A.P.B (Errenteria)

 

Por | 2016-09-19T07:21:42+00:00 septiembre 19th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Bertiz eta Donezteberen arteko lehenengo martxa familiar arrakastatsua