2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Zangozako Luis Gil ikastetxeak Europako Astea ospatuko du

imagen_2_primaria_900x375

  • Ekintzak apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean eginen dituzte.
  • Ekintzak Cederna Garalur Elkarteko Europe Direct zerbitzuak eta Zangozako Luis Gil Ikastetxeak antolatu dituzte.

“Europa Eraikitzen dugu” ikurritzarekin, Zangozako Luis Gil ikastetxeak aurrea hartu dio maiatzaren 9an ospatuko den Europaren Egunari, 6 eta 11 urte bitarteko 200dik gora neska-mutikok parte hartuko duten hainbat ekintza landuz.

Europaren astea pasa den apirilaren 28an hasi zen, udaberriaren azken zikloarekin. Internetek lagundurik, 10 eta 11 urteko neska-mutikoek Europako eskualdeei, pertsonaiei eta herrialdeei buruzko fitxa batzuk landuko dituzte. Egindako lanak beren ikaskideei azalduko dizkiete ondorengo egunotan.

Maiatzaren 2an Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleen txanda izan zen. “Europa eraikitzen dugu” ikurritza hartuta, Europar Batasuneko herrialdeekin puzzleak egin zituzten. Egindako mapak maiatzaren 4an osatu dituzte 8 urteko ikaskideek; horiek, herrialdeen, hiriburuen, hiri historikoen eta geografia-ezaugarrien izenak jarriko dituzte.

Maiatzaren 5ean, Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek Europako postalak marraztuko dituzte, goiko ikasturteetako lanak ilustratzeko.

Zangozan ospatuko den Europako Astea Cederna Garalur Elkarteko Europe Direct informazio-zerbitzuak eta Zangozako Luis Gil ikastetxeak, Cederna Garalur Elkartearekin lankidetzan, antolatu dute.

Argibide gehiagorako:

  • Europari buruzko informazio-zerbitzua, ‘Europe Direct’ Lorea Jamar. : 639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
  • Zangozako Luis Gil ikastetxea: Roberto Elizalde, Zuzendaria. Posta elektronikoa: cpsangu
  • @educacion.navarra.es