Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu argindarraren eta gasaren fakturei buruzko hitzaldi informatiboen zikloan.

  • Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak abiarazitako ekimena da, eta Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek dihardute lankidetzan.
  • Hitzaldien helburua da energia kontratatzeko eta horren fakturazioaren inguruko kontsultak egiteko telefono bidezko arreta-zerbitzuak aurkeztea.

Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalur eta Nafarroako beste Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetzan, etxeetako argindar- eta gas-kontsumoari buruzko informazio-hitzaldi ziklo bat antolatu du, herritarrei eta enpresei bideratuta.

Zehazki, Nafarroako Mendialdean se saio programatu dira: azaroaren 28an, Agoitzen, Aurelio Leon aretoan, 18:30ean; azaroaren 30ean, Lekunberrin, udaletxean, 18:00etan; abenduaren 1ean, Donezteben, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, 17:00etan; abenduaren 12an, Lakuntzan, Kultur Etxean, 17:00etan; abenduaren 14an, Erroibarko udaletxean, 17:00etan; eta abenduaren 16an, Zangozako Kultura Aretoan, 19:00etan.

Hitzaldietan, argindarraren eta gasaren fakturei eragiten dieten kostu nagusiak azalduko dira, baita aurrezpen energetiko eta ekonomikorako aukerak ere. Era berean, Garapen Ekonomikorako Departamentuak herritarrei energiaren inguruan arreta emateko abian jarri duen zerbitzuaren berria emanen du Nafarroako Gobernuak. Azkenik, Cederna Garalur Elkarteak herritarrei eta enpresei energiaren inguruan arreta emateko berriki abian paratu duen zerbitzua aurkeztuko du. Ekimen hori Nafarroako Gobernuak eta EBk 2014-2020 aldirako LGP Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatutako “Landa Jasangarritasuna 2” lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da.

Por | 2022-11-25T12:25:06+00:00 noviembre 27th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan dihardu argindarraren eta gasaren fakturei buruzko hitzaldi informatiboen zikloan.