Jolastu Landa Nafarroako Scape Roometara Cederna Garalur Elkartearekin.

“Landa Nafarroa Lotu” izeneko lankidetza proiektuari amaiera emateko diseinatu da ekintza hau, 6 eta 90 urte bitarteko jendearentzat. Ekimena Doneztebe, Irunberri, Zangoza, Altsasu, Orbaitzeta eta Otsagabian egonen da 2024ko lehen hiruhilekoan.

“Landa Nafarroa Lotu” lankidetza-proiektuaren barnean, Nafarroako Tokiko Ekintza Talde Cederna Garalur Elkarteak, EDER Partzuergoak, TEDER Partzuergoak eta Erdialdeko Partzuergoak jarduera ibiltaria antolatu dute Scape Room bidez. Modu ludikoan, Nafarroako landa-eremuko 24 udalerritan egonen den jarduera honek proiektuan landutako gaien inguruan sentsibilizatzea du helburu: digitalizazioa landa-eremuan, mugikortasun jasangarria eta tokiko produktuaren kontsumoa. Saioak publiko guztiarentzat zabalik daude, 6 urtetik 90 urtera bitartekoentzat.

Nafarroako Mendialdeari dagokionez, scape roomak honako herri eta egun hauetan eginen dira: Donezteben urtarrilaren 21ean, Herrigunean; Irunberrin otsailaren 10ean, Gizarte Etxean; otsailaren 17an, Zangozako Kultur Etxean; martxoaren 16an, Orbaitzetako Arma Olan; martxoaren 23an, Altsasuko Gazteriaren Etxean. Zikloa martxoaren 24an itxiko da Otsagabian, Gizarte Etxean.

Herri bakoitzean 6 saio antolatu dira, goizez eta arratsaldez, Altsasun izan ezik, horiek arratsaldez eginen baitira. Halaber, saio bakoitza gehienez 10 lagunentzat izanen da. Dagoeneko izena eman daiteke Cederna Garalur Elkartearen webgunean: www.cederna.eu.

“Landa Nafarroa Lotu” proiektua Nafarroako lau Tokiko Ekintza Taldeen lankidetza-proiektua da, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatzen dute 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren barnean.

Argibide gehiago:

Raquel Aldaz. Proiektuetako teknikaria.  607 67 87 45. raldaz@cederna.es

Por | 2024-01-11T13:21:41+00:00 enero 10th, 2024|Albisteak|Comentarios desactivados en Jolastu Landa Nafarroako Scape Roometara Cederna Garalur Elkartearekin.