Azaroaren 21tik 25ra bitartean, Elizondok Cederna Garalur Elkartearen proiektu horretan parte hartuko du. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan izanen da, eta herri bakoitzean egonen den aste horretan herritarrei zabalik egonen da. Honako herri hauetan egonen da: Erronkari, Zubiri, Agoitz, Zangoza, Altsasu, Lekunberri, Bera eta Elizondo.
Irene Gastaminza, proiektu burua, IKT autobusean egonen da, astelehenean, goizeko 9:30etik 11:00etara.
IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era. Ostiralean bi tailer eginen dira, eta herritarrek horietarako izena eman ahal izanen dute autobusean bertan astean zehar. Tailerrak honako hauek dira: ‘Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa’, ostiralean goizeko 10:30ean, eta ‘administrazio elektronikoa’ eguerdiko 12:00etan.
Jaitsi prentsa-oharra osorik