Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du URAREN BAILARAK-en lan egiteko, Baztan-Bidasoa Turismo Garapena izeneko egitasmoaren baitan. Lanpostu honetarako hautagai izateko persona batek bete behar dituen baldintza gutxienekoak hauek dira:
- Turismo arloko diplomatu titulua edo baliokidea izan;
- Euskalduna izatea (EGA edo baliokidea edukitzea
- Eta B1 gidabaimenta izatea.
Aipatutako lurraldean turismo ekintzak dinamizatu eta koordinatzea izango du eginkizun nagusi. Kontratua egun erdikoa izango da sei hilabetez, baina luzagarria izan daiteke.
Kurrikulumak info@cederna.es helbidera bidaliko dira. Mezuaren titulua “Baztan-Bidasoa Turismo Teknikaria” izanen da. Ekainaren 2a da aurkezteko azken eguna.
Argibide gehiagorako: info@cederna.es