Heldu den urtarrilaren 31n, ‘Marketina eta Blogak sortzea’ izeneko ikastaroa hasiko da. Lekunberrin izanen da, eta 12 orduko iraupena izanen du, hiru egunetan banaturik, eta saio bakoitza 4 ordukoa.
Hastear den ikastaroa Nafarroako Mendialdea LGP: ‘Nafarroako Mendialdeko turismo-arloko enpresak finkatzea eta posizionatzea’ izeneko proiektuaren zati da, eta helburua du Nafarroako Mendialdean turismo-sektoreari IKTak erabiltzen laguntzea enpresen komertzializaziorako eta marketinerako. Proiektua abian jarrita, turismo-arloko enpresek beren lehia-gaitasuna hobetzea espero da, horretarako blogak eta sare sozialak, besteak beste, erabilita.
Komunikazio tresnak (blogak, sare sozialak, Interneteko guneak, besteak beste) funtsezko komunikazio-tresnak dira enpresak merkatuan posizionatzeko, eta, halaber, beren produktuak eta zerbitzuak nazioartean merkaturatzeko erakusleihoa dira. Garrantzi handia hartzen ari da turismo-sektorean, eta horretara bideratu dugu prestakuntza hau.
Honako hau da lehen hiruhilekoa prestakuntza-egutegia(*):
Prestakuntza: “Marketina eta Bloga sortzea” | |
Herria | Egunak |
Lekunberri | urtarrilaren 31a, otsailaren 2a eta 4a |
Larraintzar | Otsailaren 7a, 9a eta 11a |
Arbizu | Otsailaren 14a, 16a eta 18a |
Lesaka | Otsailaren 21a, 23a eta 25a |
Zugarramurdi | Otsailaren 28a, eta martxoaren 2a eta 4a |
Agoitz | Martxoaren 7a, 9a eta 11a |
Irunberri | Martxoaren 14a, 16a 18a |
Erro | Martxoaren 21a, 23a eta 25a |
Aribe | Martxoaren 28a eta 30a, eta apirilaren 1a |
Cederna Garalur Elkartearen webgunean jaso daiteke argibide gehiago, helbide honetan: www.cederna.es. Hasi berri dugun urte honetan, Elkarteak hainbat prestakuntza-ildo jarriko ditu abian, turismo-sektorera bideratuta: marketinera eta sare sozialetara zuzenduta, bezeroekin komunikatzeko ezinbesteko tresnak direla ulertuta. Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak animatzen ditugu prestakuntza horretan parte hartzera. Interesaturik egonez gero, paratu harremanetan Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.
Ohar honi albait hedapenik handiena ematea eskertuko dizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue, jarri harremanetan Cederna Garalur Elkarteko komunikazio-arduradun Marian Serranorekin 948 207 063 edo 686 671 804 telefono-zenbakietara deituta, edo mserrano@cederna.es helbidera mezua igorrita.
Antsoainen, 2011ko urtarrilaren 17an