Heldu den urtarrilaren 31n, ‘Marketina eta Blogak sortzea’ izeneko ikastaroa hasiko da. Lekunberrin izanen da, eta 12 orduko iraupena izanen du, hiru egunetan banaturik, eta saio bakoitza 4 ordukoa.
Hastear den ikastaroa Nafarroako Mendialdean turismo-sektoreak bere komertzializaziorako eta marketinerako IKTak erabiltzea xede duen proiektuaren zati da. Proiektua abian jarrita, turismo-arloko enpresek beren lehia-gaitasuna hobetzea espero da, horretarako blogak eta sare sozialak, besteak beste, erabilita.
Komunikazio tresnak (blogak, sare sozialak, Interneteko guneak, besteak beste) funtsezko komunikazio-tresnak dira enpresak merkatuan posizionatzeko, eta, halaber, beren produktuak eta zerbitzuak nazioartean merkaturatzeko erakusleihoa dira. Garrantzi handia hartzen ari da turismo-sektorean, eta horretara bideratu dugu prestakuntza hau.
Honako hau da prestakuntza-egutegia(*)
Prestakuntza: “Marketina eta Bloga sortzea” | |
Herria | Egunak |
Lekunberri | urtarrilaren 31a, otsailaren 2a eta 4a |
Larraintzar | Otsailaren 7a, 9a eta 11a |
Arbizu | Otsailaren 14a, 16a eta 18a |
Lesaka | Otsailaren 21a, 23a eta 25a |
Zugarramurdi | Otsailaren 28a, eta martxoaren 2a eta 4a |
Agoitz | Martxoaren 7a, 9a eta 11a |
Irunberri | Martxoaren 14a, 16a 18a |
Zubiri | Martxoaren 21a, 23a eta 25a |
Aribe | Martxoaren 28a eta 30a, eta apirilaren 1a |
(*) Egunetan edo lekuetan aldaketak egon daitezke; halakorik gertatuz gero, emanen dugu horren berri.
2011n Cederna Garalur Elkarteak aipatu prestakuntza paratuko du abian, IKTak merkataritzarako erabiltzeko asmoarekin. Lehen hiruhileko honetan marketina eta blogak sortzea izanen dira ardatz, eta urtearen azken hiruhilekoan, berriz, sare sozialak landuko dira.
Nafarroako Mendialdeko turismo-enpresak animatzen ditugu prestakuntza horretan parte hartzera. Interesaturik egonez gero, paratu harremanetan Cederna Garalur Elkartearekin Julia Calvilloren bitartez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira deituta, edo info@cederna.es helbidera mezua igorrita.