Berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak Nafarroako Mendialdean

Cederna Garalur Elkarteak, «Cybersudoe’Innov» proiektu europarraren barnean, bost sentsibilizazio-jardunaldi programatu ditu enpresentzat, teknologia berrien bitartez enpresa-sektorean berrikuntzaren ikuspuntu berri bat emate aldera.

Jardunaldiek hainbat alderdi landuko dituzte, besteak beste: berrikuntza merkataritza-sektorean online bidezko marketin-teknika berrien bitartez, eta bezeroak leial bihurtzea; berrikuntza enpresa txikien kudeaketan; merkataritza digitala; web posizionamendua; eta marka Interneten kudeatzea, turismo-sektoreari begira. Izena emateko, deitu 948625122 telefono-zenbakira, edo idatzi bidasoa.admon@cederna.es helbidera. Behin-behineko egutegia honako hau da:

  • Maiatzaren 5a. “Marketina eta online merkataritza“. Zangoza. 19:00-21:00.
  • Maiatzaren 12a. Arbizu. “Online marketina turismo-sektorerako, eta marka Interneten kudeatzea“.
  • Maiatzaren 20a. Lekunberri. “Online marketina turismo-sektorerako, eta marka Interneten kudeatzea“. 10:00-12:00
  •  Maiatzaren 26a. Agoitz “Ekonomia-arloko tresnak ETEak kudeatzeko“. 19:00-21:00
  • Ekainaren 2a. Doneztebe. “Berrikuntza herrietako dendetan: Bezeroak leial bihurtzea“.  14:30-16:30.

Eredu ekonomikoa eraldatzen ari den une honetan, berrikuntza enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko erronka eta aukera da, aldi berean. Saio horiekin, Cederna Garalur Elkarteak asmoa du Cybersudoe’Innov proiektuaren bitartez enpresa txikiei eta ertainei laguntzea enpresa horien negozioak finkatzen lagunduko duten joera teknologikoei aurrea hartzen eta joera horiek identifikatzen.

Cybersudoe’Innov proiektuak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du, Interreg IVB SUDOE programaren bitartez. Proiektuan Frantziako, Espainiako eta Portugalgo zazpi erakundek hartzen dute parte. Berrikuntzari buruzko jardunaldiez gain, Cederna Garalur Elkarteak 12 proiektu teknologiko berritzaile martxan jarri eta horien jarraipena egitea aurreikusi du beste hainbeste enpresatan. Halaber, horietako bat hautagai izanen da Cybersudoe’Innov proiektuko bazkideek antolatu duten berrikuntzarako Europa mailako lehiaketan parte hartzeko.

Jaitsi:

Gehiago jakiteko:

  • Lorea Jamar. Teknologia Berrien arloko teknikaria. Cederna Garalur. Tel.: 639 900 318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
  • «Cybersudoe’innov» proiektua

 

Por | 2015-04-23T09:54:24+00:00 abril 23rd, 2015|Albisteak|Comentarios desactivados en Berrikuntzari eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak Nafarroako Mendialdean