«Europa sortzailea» eta «Europa herritarrekin» programei buruzko jardunaldia

jornada_europa_ciudadanosHeldu den azaroaren 17an, 11:30ean, ‘Europa herritarrekin’ eta ‘Europa sortzailea’ programei buruzko informazio-jardunaldia eginen da Nafarroako Artxibo Nagusian. Jardunaldia dohainik izanen da. Saioa ‘Europa sortzailea’ Bulegoak Espainian duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko herritarren europar guneak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren (Kultura Departamentua), Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzaren, eta Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct informazio-gunearen lankidetzarekin.

Bi ordu inguru iraunen dituen saioan, bi programa horien berri emanen da, baita proiektuak finantzatzeko deialdien eta aukeren egutegia ere. Proiektuak Europa mailakoak izanen dira eta Europako Batzordearen baterako finantziazioa izanen dute.

Jardunaldia doakoa izanen da, aurrez izena emanda. Horretarako, posta elektronikoa balia daiteke (europadirect@cederna.es), edo telefonoz deitu (639900318).

Europako Batzordeak batera finantzatuko dituen programa horien ezaugarri nagusia europar izaera bera da: ‘Europa herritarrekin’ izeneko programaren xedea Europaren historiari eta geroari buruzko hausnarketa sustatzea da; horretarako herritarren parte-hartzea bultzatzen du, gizarte zibileko erakundeekin eta tokiko agintariekin eztabaida burutuz.  Bestalde, Europa sortzailea-kultura izenekoa erakunde kultural eta sortzaile guztiei bideratuta dago, sektorea indartze eta nazioartekotze aldera, nazioaz gaindiko lankidetza eta mugikortasuna bultzatuz. Azpimarratu beharra dago ‘Europa sortzailea’ izeneko programak 1,462 milioi euroko aurrekontua duela; Europar Batasuneko programarik hobekien hornituetako bat. Argibide gehiago aurki daitezke Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzak argitara emandako ‘Funtsen gida azkarra’ deritzon gidan (http://na.bruselas.site/es/gu%C3%ADa-rápida-de-fondos-ue-versión-03).

Nafarroako Gobernua «CRE-HUB» lankidetza-proiektuko zortzi kideetako bat da. Aipatu proiektuaren helburua da sorkuntza- eta kultura-sektorea finkatzeko aldeko esparrua sortzea; izan ere, bi horiek ahalmen ekonomiko eta enplegua sortzeko ahalmen kualifikatu handia baitute. Hortaz, ‘Europa sortzailea’ programaren bidez finantza daitezkeen banakako proiektuekiko politika osagarria da.

Saio hori Cederna Garalur Elkartearen «Europe Direct» Europari buruzko informazio-gunearen jardueren egutegiaren parte da. Zerbitzu hori Europako «Europe Direct» sarearen parte da, eta Europa osoko 400 gunek baino gehiagok osatzen dute. Europako Batzordeak finantzatzen du, eta xedea du Europar Batasunaren eta horren instituzioen gaurkotasuna eta finantziazio-aukerak zabaltzea, baita azaroaren 17koa bezalako ekitaldiak antolatzea ere, Europako programak azaltze aldera.

Argibide gehiagorako:

  • Lorea Jamar, Europari buruzko informazio zentroa, Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct. : 639 900 318. Posta elektronikoa: europadirect@cederna.es. www.cederna.eu/europa
  • Jaitsi: Txartela
Por | 2016-11-10T12:37:55+00:00 noviembre 10th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en «Europa sortzailea» eta «Europa herritarrekin» programei buruzko jardunaldia